Ziklo honetako ikasleek geroago fabrikazio mekanikoan erabiliko diren produktuak eta tresneriak diseinatzen dituzte. Ikasle hauek bulego teknikoetan eta proiektuetako buleguetan egiten dute lan.

Lortzen diren gaitasunak

  • Fabrikazioko proiektu mekanikoak diseinatu, seriean edo banakakoak, dagozkion planoak eginez, bai multzokoak eta bai despiezekoak, 2D eta 3Dko tresna informatikoak erabiliz.
  • Makinen elementuak aukeratu eta kalkulatu.
  • Fabrikazioaren bideragarritasuna bermatu, definitutako produktuaren kalitatea eta segurtasuna ziurtatuz.

Enpresa-mota

  • Metalak eraldatzen dituzten industriak, produktuen garapenaren arloan: produktu metalikoen fabrikazioa, makineriaren eta ekipo mekanikoaren fabrikazioa, edota ibilgailuen eta bere piezen produkzioa.
  • Gure ikasleek bere praktikak, beste batzuren artean, ondorengo enpresetan egiten dituzte: CMF Zumarraga, Industrias Arruti, Tekniker, Teknia. AVS, Rodisa y Engranajes Gindel.

Lanpostuak

  • CADeko teknikaria.
  • Delineatzaile proiektugilea.
  • Fabrikazio Mekanikoko produktuak garatzeko teknikaria.
  • Trokelak, moldeak eta tresneriak garatzeko teknikaria.
Ikasgaia Ikasturtea Kredituak
Irudikapen grafikoa fabrikazio mekanikoan Lehenengo maila 165
Produktu mekanikoen diseinua Lehenengo maila 330
Fabrikazioaren automatizazioa Lehenengo maila 198
Fabrikazio mekanikoko teknikak Lehenengo maila 198
Lan prestakuntza eta orientabidea Lehenengo maila 99
Txapa eta estampazio proz. tresnerien diseinua Bigarren maila 240
Galdaketako molde eta ereduen diseinua Bigarren maila 120
Produktu polimerikoentzako moldak diseinua Bigarren maila 140
Produktu mekanikoen diseinuen proiektua Bigarren maila 50
Ingeles teknikoa Bigarren maila 40
Enpresa eta ekimen ekintzailea Bigarren maila 60
Lantokiko prestakuntza Bigarren maila 360