AUKERARIK ONENA, ETORKIZUNA DUENA

Ezagutu Armeria Eskola ate irekietan!

Armeria Eskola Sare Sozialetan

Armeria Eskola

Zenbakietan

Icono de birrete
500
IKASLE
Icono de diploma
10
TITULAZIO
icono-horas
4000
IKASTARO ORDU
Icono de maletón
63
ENPRESA BAZKIDE

Guregatik diotena

arevalo-test

Jorge Arevalo

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea

Paulo Freirek zioen Hezkuntzak ez duela mundua aldatzen. Mundua alda dezaketen pertsonak prestatzen ditu. Eibarko Armeria Eskola da horren adibide argia. Bere historian zehar Euskadi gaur dena lortu duten pertsonak prestatzen joan da. Herrialde modernoa, aurreratua eta solidarioa. Besarkada bero bat guztioi.

torrealdai

Joxe Mari Torrealdai

Soziologoa eta idazlea

Esker handia Armeria Eskolari. Entzutez ezagutua nuen. Orain barruragotik. Merezi du, merezi duenez. Ohore handia izan da niretzat jaso dudan aitorpena. Merezi gabea nire aldetik. Zuena da meritua eta nirea esker ona.

egurrola

Javier Egurrola

Ikasle ohia eta Pierburg-eko gerente ohia

Arrakastarako desiorik onenekin. Zuen egunerokotasunean jartzen duzuen grinak bermatzen du, zalantzarik gabe, zuen etorkizuna. Zorionak eta aurrera!

angel

Angel Toña

Enplegu eta Politika Sozialeko Sailburu ohia

Armeria Eskolara etortzen naizen bakoitzean, ikusi ta ikasi egiten dot. Ez dakit zer dakarren Eskola honek !!, baina gure hiria ta herria hemen hasi zen, hemen jarraitzen dau. Bihotzez, jarraitu zuen moduen: lanean, ondo egindako lana dakizue egiten, ba egin!

Layer 1

Patxi Lopez

Lehendakaria eta PSEko idazkari nagusia

Ia ehun urte dituzten erakunde gutxik esan dezakete historia handia izateaz gain, etorkizuna ere badutela, eta Eibarko Armeria Eskola horietako bat da. Zeren hemen prestatzen ari dira herri honen etorkizunaren funtsezko euskarria izango diren gazteak. Jarraitu horrela, behar dugu eta.

estella

Stella Maris

DUAL Ikaslea

Aurretik Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa zikloa egin nuen, eta Metrologiako espezializazioak ezin hobeto osatzen duela uste dut. Balio erantsia da prestakuntza handirik ez dagoen eremu batean

mikel

Mikel Urizarbarrena Aguirre

Ikasle ohia eta Panda Softwareko presidente ohia

Benetan pozik nago 1976tik 1980ra arte ikasi nuen eskola maitagarri honetara itzuli naizelako, profesionalki eta pertsonalki hainbeste ikasi nuen eskola honetara. Hemen ikasi nuena oso baliagarria izan zait bizitza osoan zehar. Benetan harro nago hain erakunde maitagarri eta ospetsuaren historiaren parte izateaz. Eskerrik asko Novoari eta Arkotxari nire iragana berriro gogoratzeko eta etorkizuna ezagutzeko aukera emateagatik, etorkizun bikaina opa dizuet, ziur bainago izango duzuela.

ibon

Ibon Artolazabal

MET Ikaslea

Lehendabizi erdi-mailako Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak zikloa egin nuen eta bertako lan egiteko modua gustukoa nuelako matrikulatu nintzen elektronikako goi mailako zikloan.

gemma

Gemma Zabaleta

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Zerbitzuetako sailburu ohia

Duela 100 urtetik hona Armeria Eskolako profesional guztien ametsak enplegu, aberastasun eta ongizate bihurtu dira Eibarrentzat, Euskadirentzat eta munduarentzat. Amets gehiago eta bizitza profesional luzea izatea opa dizuet.

obieta

Gorka Obieta

Irakaslea

Eskola indartsua da. Eskolan nire bigarren urtea da eta hasieratik nabaritu dut bertako langileak jatorrak eta gertukoak direla.

martin

Martin Garitano Larrañaga

Gipuzkoako Diputatu Nagusi ohia

Konbentzituta nago, orain arte bezala, Gipuzkoako ikasleak prestatzen eta enpresak bultzatzen beste ehun urte beteko dituzuela.

roxana

Roxana Suris

Ikaslea

Fabrikazio Mekanikoaren sektorean laneratzeko hainbat aukera eskaintzen ditu Armeria Eskolak. Gainera, gero eta emakume gehiago ari gara sartzen gizonena soilik izan den sektore honetan. Armeria Eskolak eskaintzen duen beste zerbitzu garrantzitsu bat Duala da, sistema honek eskolan jasotako ezagutzak enpresetan praktikan jartzeko aukera ematen digu, lan-etorkizunari ikuspegi zabalagoa emanez.

Nati Junta

Nati García

Ikasle ohia eta Elkarteko presidentea 2017-2020ean

Eskola esker naiz naizena, onerako edo txarrerako. Nire zati bat eskolan egongo da beti.

alina

Alina Ivan

Irakaslea

Kasualitatez heldu nintzen Armeria Eskolara, baina bertan oso pozik nago. Niretzako erronka bat da Lanbide heziketako zikloak (batez ere industrialak) ezagutzen ez nituelako. Eta aukera honekin asko ikasten ari naiz eta oso gustura dihardut lanean.

amagoia

Amagoia

Ikaslea

Irakasleak oso onak dira eta aurretik inoiz imaginatu gabeko gauzak ikasten ari naiz. Soldadoran gehien bat gizonek lan egiten badute ere emakumeok hoeto ikusiak gaude, pultsu hobea dugulako.

cristina

Cristina Uriarte

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua

Aipagarriak dira bai Eskolaren zein Ikasle Ohien Elkartearen lanak. Segi bide honetan eta benetan, “ONDO EGINDAKO LANA” gatik,  ZORIONAK.

amaia

Amaia Arana

Irakaslea

Armeria Eskola Instituzio bat da Eibarren. Ilusioa egiten dit aitak eskolak eman zituen ikastetxe berean lan egitea.

cancelo

Antonio Cancelo

Eroskiko fundatzailea eta MCCko presidente ohia

Plazer handia eskualdearen garapenean hain erabakigarria den Armeria Eskola bikain honekin elkarlanean aritzea. Hezkuntza, ezagutza eta balioak dira edozein lurralderen etorkizunaren bermea. Itxaropena eta fedea gure etorkizunean, komunitate osoarenean.

jon-alberdi

Jon Alberdi

Ikaslea eta pelotaria

Armeria Eskola automatismo industrialei lotutako ikastetxea da. Erdi mailako Instalazio Elektrikoak eta Atomatikoak zikloa egin nuen eta orain goi mailako robotika egiten ari naiz. Lagunek gomendatuta matrikulatu nintzen Armeria Eskolan

alaitz

Alaitz Duñaiturria Lejarraga

Ikaslea

Kontrol numerikoarekin lotutako zerbait ikasi nahi nuen, eta dual formatuan egitea. Horregatik aukeratu nuen Armeria Eskola.

gaizka

Gaizka Garitano

Eibar Futbol taldearen entrenatzaile ohia

“Ondo Egindako Lana”, eibartarrengandik ikasia”

borja

Borja Rodriguez Iglesias

Ikasle ohia

Industriarekin lotutako zerbait ikasi nahi nuen, Euskadin aukera gehiago baitago sektore horretan lan ona aurkitzeko, eta Armeria Eskola aukeratu nuen

olano

Markel Olano

Gipuzkoako Diputatu Nagusia

Elkar fundazioari eman diozuen saria dela eta etorri naiz gaur hona. Armeria Eskola da Eibarren arima industriala eta Eibar da Gipuzkoaren arima industriala. Segi horrela burua argi eta bihotza bero.

ibarretxe

Juan José Ibarretxe

Lehendakaria

Arrazoi bakar batengatik etorri naiz Armeria Eskolara: gizon handi honi, Joxe Mari Torrealdairi, nire aitortza adieraztera.

luis

Luis Palacios

Irakaslea

Eibartarra naizelako eta Armeria Eskolan giro berezia dagoelako erabaki nuen bertan lan egitea.

rosa

Rosa Guinea

Garbitzailea

Oso pozik nago Armeria Eskolan lan egiteagatik. Giroa oso ona da.

amruiza

Xabier Amuriza

Euskal Kulturaren suspertzailea

Ohore handi bat izan dela oso gutxi da. Armeria Eskola bezalako batean aukera hau eta aitortza hau jasotzea nire bizitzako marka handietako bat izango da.

sors

Joxe Mari Sors eta Jon Laka

Elkar Fundazioko lehendakaria eta idazkaria

Elkar Fundazioaren izenean, bihotz bihotzez mila esker aipamen eta sari honengatik. Elkar Fundazioak asko baloratzen du Eibarko Armeria Eskolan ere LANA bere balore balio onetako izatea. Ahantzi gabe Euskararen garrantzia. Euskarak egiten gaituelako HERRI.

irati

Irati Maiztegui Santillán

MET Ikaslea

Elektronika ikasi nahi nuen eta Euskadi mailan, publikoa eta gertuena hauxe da. Egia esan, oso gustura nago.

Símbolo de Armeria Eskola

Gure
Kolaboratzaileak