Automatizazio eta Robotika Industriala (ARI), goi mailako zikloak, gure inguruko enpresa  sareak oso beharrezkoa duen profesional batetan bihurtuko zaitu. Automatizazioa eta Robotika guztiz barneratuta daude gaur egungo industrian eta ondo prestatutako profesionalak oso laneratze-tasa altua dute arlo honetan.

ARI zikloan ditugun ekipamendu aurreratuak nahiz irakasle trebatuak, modu praktiko baten, industriak arlo honetan eskatzen dituen teknologia guztiak menperatzen lagunduko zaituzte. Hauek dira ikasketen zehar landuko dituzunak besteak-beste:

  • Eskema elektriko, pneumatiko nahiz hidraulikoak: Eplan softwarea.
  • SIEMENS nahiz OMRON automata programagarriak: Muntatu, programatu..
  • Ikusmen artifiziala: COGNEX kameren programazioa.
  • Pantaila taktilak (HMI): SIEMENS nahiz OMRON pantaila taktilen programazioa.
  • Ardatzen kontrola: Ardatz elektrikoen posizioa nahiz abiadura kontrolak.
  • PID kontrolak: Kontroladore ezberdinen erabilera.
  • UR3, MITSUBISHI, ABB robotak: Roboten programazioa.
  • Komunikazio Industriala: ETHERNET, PROFINET… sistemak.

Enpresen eskaerei erantzunez, konpetentzia tekniko guzti hauetaz gain, langile batek izan beharreko ezaugarri pertsonalei ere bere garrantzia ematen diegu. Honela, beharrezkoak diren talde lana, autonomia, inplikazioa eta ekintzailetasuna dira, besteak beste, gure eguneroko lanaren ardatz. Eta guzti hori hiru hizkuntzetan lantzeko aukera izango duzu: Euskaraz, Gazteleraz nahiz Ingelesez.

Bai, ingelesez ere bai. Perfil honetako goi mailako teknikari bati enpresek ingelesa eskatzen diote eta zu ahalik eta hobetuen prestatuta egon zaitezen ARI zikloan hainbat modulu ingelesez egiteko aukera ematen dizugu.

Enpresa-mota

Diseinuan, garapenean, martxan jartzean, muntaian edo mantentze-lanetan diharduten enpresak, alor hauetan:
  • Makinen eta prozesuen automatizazioproiektuetan.
  • Neurketa-tresna, erregulazio eta kontrol automatikoetan.
  • Robotika industrialeko proiektuetan.
Gure ikasleek bere praktikak, beste batzuen artean, enpresa hauetan egiten dituzte: Goratu, Iruña T.A, Komat, Lizardi, Automatismos Maser, Alcorta Smurfit, Thissen Krupp…

Lanpostuak

  • Automatizazio-sistemen muntai/mantenimenduko nagusi.
  • Talde-buru tailer elektromekanikonetan.
  • Teknikari moduan Automatizazio-sistemak martxan jartzen eta mantentzen, eta Kontrol elektrikoak diseinatzen.
  • Automatizazio-sistemen eta komunikazio-sareen proiektu egilea
  • Automaten eta roboten programatzaile edo kontrolatzaile
  • Zirkuituen eta sistema integratuen diseinatzaile.
Ikasgaia Ikasturtea Kredituak
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak Lehenengo maila 165
Sekuentzia-sistema programagarriak Lehenengo maila 165
Neurketa- eta erregulazio-sistemak Lehenengo maila 165
Potentzia-sistemak Lehenengo maila 198
Dokumentazio teknikoa Lehenengo maila 99
Informatika industriala Lehenengo maila 99
Informatika industriala Lehenengo maila 99
Sistema programagarri aurreratuak Bigarren maila 120
Robotika industriala Bigarren maila 100
Komunikazio industrialak Bigarren maila 140
Industria-automatizazioko sistemen integrazioa Bigarren maila 140
Automatizazio eta industria-robotika proiektua Bigarren maila 50
Ingeles teknikoa Bigarren maila 40
Enpresa eta ekimen ekintzailea Bigarren maila 60
Lantokiko prestakuntza Bigarren maila 360