Ikastaro-zerrenda | Izen-ematea

EP Sailean jardunean dauden langileei zein langabezian daudenei zuzendutako prestakuntza-ekintzen antolaketaz eta kudeaketaz arduratzen gara, enpresen neurrira egindako prestakuntza ahaztu gabe.

Armeria Eskolak era bateratuan eskaintzen ditu hezkuntza-sistemaren eta enplegurako Lanbide Heziketaren irakaskuntzak.

Martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak arautzen duen Enplegurako Lanbide Heziketaren azpisistemak ezartzen ditu Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza modularra eskaintzeko oinarriak; jasotako prestakuntzaren Akreditazio Partzial Pilagarria errazten du, lan-merkatuko eta ekoizpenalorretako premia aldakorretara egokitze aldera.

Zein alde dago Profesionaltasun-ziurtagiriaren eta LHko Tituluaren artean?

Profesionaltasun-ziurtagiria

  • Lanbide-prestakuntza baten inguruko prestakuntza biltzen duen profil profesionala da.
  • Lan-administrazioaren esparruan prestakuntza eta gaitasunak egiaztatzen dituen tresna da.
  • Lanbide-prestakuntzen Katalogo Nazionalari egiten dio erreferentzia, eta enplegurako garrantzia duen lan-jarduera bat burutzeko gaitasuna ematen du.
  • Prestakuntza-moduluak gaindituz edo lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntzako bide ez formalen bitartez lortutako gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren bitartez lor daiteke. 1., 2., eta 3. mailako Profesionaltasun Ziurtagiriak daude.

Lanbide Heziketako Titulua

  • Profesio-multzo bati dagozkion hainbat lanbide-prestakuntzaren prestakuntza barne hartzen dituen esparru profesionala da.
  • Hezkuntza-administrazioaren esparruan prestakuntza eta gaitasunak egiaztatzen dituen tresna da.
  • Lanbide-prestakuntzen Katalogo Nazionalari egiten dio erreferentzia eta prestakuntza- eta kalifikazio-maila bat ziurtatzen du.
  • Lanbide Heziketako Tituluak Prestakuntza Zikloetan egituratzen dira, eta bi maila dituzte prestakuntzaren arabera: Erdi Mailakoa eta Goi Mailakoa.