Armeria Eskolak Erasmus eta Leonardo programetan hartzen du parte, ikastetxeko ikasle eta langileei lan-esperientzia baliotsuak eskaintzeko helburuarekin. Esperientzia horien bitartez, beren gaitasun pertsonalak, profesionalak, sozialak eta kultura artekoak garatu ditzakete, gure Instituzioaren estrategiarekin bat etorriz. Ikastetxeak garrantzi handia ematen dio balio handiko profesionalak prestatzeari, espiritu ekintzailea eta nazioartean mugitzeko gaitasuna duten profesionalak prestatzeari.

Harrera-bazkideak gure taldeen premien arabera aukeratzen ditugu. Gure ikasleentzat mugikortasun-praktikak bilatzen ditugunean, konpainiek bat etorri behar dute gure ikasleen profil profesionalekin, eta praktikak irauten duten bitartean, lagundu, ikuskatu eta monitorizatu egingo dituzte, gure instituzioaren politikarekin bat datozen kalitate-estandarrei jarraituz. Proiektu batean parte hartzeko, aurrez, premia berezien analisia egiten dugu, internazionalizaziorako ditugun lerro estrategikoen barruan. Epe luzerako akordioak sinatu nahi ditugu, baina jakitun gara, horrelako akordioak, sarri, akordio puntualen ondotik etortzen direla.

Armeria Eskola Ikaslan sarearen barruan dago eta beste sare batzuekin lan egiteko prest dago. Gure Instituzioaren “xede” taldeak gure ikasleak eta langileak dira; ezagutzaren transferentzia, teknologia berriak eta jasangarritasuna helburu garrantzitsuak dira. Parte-hartzaile bakoitzaren funtzioa aurrez zehazten da.

Europan eta Turkian ditugu bazkideak, baina beste herrialdetako bazkideekin ere akordio berriak adosteko gogoz gaude.

Ziklo motzeko 2. mailako ikasleak dira mugikortasun-helburu nagusia. Ikasle horien %10ak, gutxienez, beren praktikak atzerrian egitea da gure helburua.
Instituzioaren internazionalizazio-politikan langileak ere helburu dira, eta Lanbide Heziketako Berrikuntza, Ekintzailetza eta Internazionalizazioarekin lotuta Eusko Jaurlaritzak edo TKNIKA-k (Euskadiko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa) zuzendutako Leonardo proiektuetan hartzen dugu parte. Gure langileek banakako mugikortasunetan ere badihardute, beren gaitasun profesionalak eguneratzeko, eta baita Leonardo Erakundeetan ere.

Gure estrategiarekin bat datorren lankidetza-proiektu bat onartu eta gero, Armeria Eskolak proiektu hori modu arrakastatsuan inplementatu dadin esku-hartzen du, Instituzioaren beraren baliabideak edo beste Euskal Instituzio Politekniko edo Ikaslan sareko beste batzuen baliabideak erabiliz.

1-Emaitzen maila handitzea, Europak behar dituen graduatu eta ikertzaileak eskaintzeko.

Programan parte hartzerakoan, gure Instituzioak lanbide-heziketako kurtsoen kalitatea inplementatzen du, Goi Mailako LH-ren aitortza handitzen du eta ikasleentzat erakargarriagoa egiten du, Lanbide Heziketako ikasketak amaitzerakoan, ikasleek, unibertsitateko Gradu bat egitera anima daitezen.

2-Goi mailako hezkuntzaren kalitatea eta garrantzia hobetzea.

Praktiketarako mugikortasunean eta berrikuntzarako eta jardunbide egokietarako lankidetza-programetan parte hartzeak, eragin zuzena dauka gure langile eta ikasleen gaitasun profesionalen kalitatean.

3-Mugaz haraindiko mugikortasuna eta lankidetzaren bitartez kalitatea berrindartzea.

Beren praktikak atzerrian egiten dituzten ikasleek, gaitasun profesionalez gain, gaitasun pertsonalak edo sozialak ere garatzen dituzte, eta balio handikoak izan daitezke lana bilatzerako orduan.

4-Goi mailako hezkuntza, ikerketa eta negozioak elkartzea, eskualdeko bikaintasuna eta garapena lortzeko.

Gure instituzioaren estrategia“ezagutzaren triangeluan” oinarrituta dago, hau da, hezkuntza, ikerketa, negozioa eta garapenaren batasunean. Lankidetza estua dugu konpainia askorekin, non gure ikasleek beren praktikak egiten dituzten; horrez gainera, langile eta ikasleek lankidetza-proiektuak ere egiten dituzte konpainia horietako batzuekin. Programan parte hartzeak balio handia ematen dio gure Instituzioari.

5-Gobernantza eta finantziazioa hobetzea.

Programarako Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Hezkuntza Ministerioaren finantziazio erantsia jasotzen jarraituko dugula espero dugu.