Nazioartekotzea

Armeria Eskolak bikaintasuneko lanbide-heziketako proiektu integrala eskaintzen du, gizarte globalaren egungo beharrei erantzuten diena. Internazionalizazioa funtsezkotzat hartzen du. ERASMUS+ Programan parte hartzeak ikasleen konpetentziak eta lan munduratzea hobetzea eta handitzea du helburu.

Ikasketa Moduluak

Jarduera hauek bi astetik hiru hilabetera bitarteko mugikortasuna eskaintzen dute eta ikasleek ikaskuntza teorikoa eta praktikoa jasotzen dute lanbide heziketako zentro edo/eta enpresa batean. Ikaskuntzaren emaitzak eskolan aitortzen eta baliozkotzen dira, eta ikastaroaren edukiak moldatzen dira, atzerriko mugikortasun-aldia LHko ikaslea matrikulatuta dagoen ikasturtean ondo egokitzen dela ziurtatzeko.

Atzerriko esperientzietan parte hartzeak beste gaitasun batzuk ere eskaintzen dizkio ikasleari. Bere buruarengan konfiantza handiagoa lortzen du, eta testuinguru berri eta ezezagun bateko egoerei aurre egiten ikasten du. Bere esparruko hezkuntza-mota bera jasotzen duten gazteak ezagutuko ditu, eta beste herrialde batzuetan gauzak antzera edo desberdin nola egiten diren ikasiko du.

Laguntzaileak: Erasmus+ Programa, SEPIE, Eusko Jaurlaritza, Cruz Irasuegui Fundazioa, Eibarko Udala, La Caixa Fundazioa, SD Eibar Fundazioa.

Arduraduna: Alina Ivan.

Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-maila ikasleak.

Urtea: Urtero.

Beka bat eskatu

Beken inguruko informazioa eskuratzeko, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara. Formularioa bidalita datuen babesa eta erabilpen baldintzak onartzen dira.

    Lantokiko prestakuntza

    Lan munduan sartzeko aukerak indartzeko asmoz, lanbide heziketako ikasleek 12 hilabete arteko mugikortasun aldietan parte har dezakete. Mugikortasun-jarduera bakoitza ikasleak bidaltzen eta hartzen dituzten erakundeek aldez aurretik adostutako kalitate-esparru batean egokitzen da, jarduerarako kalitate-maila handia ziurtatzeko, “Ikaste-akordioa” barne.

    Atzerriko esperientzietan parte hartzeak beste gaitasun batzuk ere eskaintzen dizkio ikasleari. Bere buruarengan konfiantza handiagoa lortzen du, eta testuinguru berri eta ezezagun bateko egoerei aurre egiten ikasten du. Bere esparruko hezkuntza-mota bera jasotzen duten gazteak ezagutuko ditu, eta beste herrialde batzuetan gauzak antzera eta desberdin nola egiten diren ikasiko du.

    Laguntzaileak: Erasmus+ Programa, SEPIE, Ikaslan Gipuzkoa, Eusko Jaurlaritza.

    Arduraduna: Alina Ivan.

    Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-maila ikasleak.

    Urtea: Urtero.

    Beka bat eskatu

    Beken inguruko informazioa eskuratzeko, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara. Formularioa bidalita datuen babesa eta erabilpen baldintzak onartzen dira.

      Irasuegi egonaldiak

      IRASUEGUI bekek diruz laguntzen diote enpresari langileei atzerrian egonaldia errazteko. Proiektu honen bidez, ikasleen/langileen jarrera eta hizkuntza gaitasunak bultzatu nahi dira, atzerriko egonaldien bidez; ikasleen lanbide egokitzapena lerrokatu nahi da edota enpresei nazioarteko ikuspegia duten lanpostuak betetzen lagundu nahi zaie.

      Ez dago muga geografikorik, eta bekak helmugaren arabera egokitzen dira.

      Laguntzaileak: Cruz Irasuegui Fundazioa, Eibarko Udala, La Caixa Fundazioa, SD Eibar Fundazioa.

      Arduraduna: Ainara Arrate.

      Partehartzaileak: AEE-ko enpresa bazkideak eta Armeria Eskola-ko ikasle ohiak.

      Urtea: 2018, 2019, 2020.

      Beka bat eskatu

      Beken inguruko informazioa eskuratzeko, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara. Formularioa bidalita datuen babesa eta erabilpen baldintzak onartzen dira.

        Elkarlan proiektuak

        RAISE-VET-LOGOA_Mesa de trabajo 1

        Raising Awareness Initiative through Sustainability Education in VET (RAISE VET)

        Helburua: Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza LH-n integratzea, hiru aste (1 birtuala, 2
        fisikoak) hartuko dituen zeharkako modulu europarraren bitartez.

        Deskribapena: RAISE irakaskuntzan eta ikaskuntza-materialetan jarriko du arreta, baliabide gutxiago dituzten ikasleei nazioarteko ikaskuntza-aukerak emateko, etorkizuneko teknikarien pentsamolde iraunkorra lantzeko, etorkizun berdeagorako bidean aurrera egiteko prest. Era berean, RAISE VET-ek teknologia lanetarako behar diren trebetasun berdeak islatuko ditu.

        KA2 proiektuaren emaitzak eta jarduerak:
        1. Iraunkortasun gaiari buruzko ikasketa-modulu europarra
        2. Praktika onak trukatzeko lanbide teknikoei buruzko tailer praktikoa
        3. Lanbide teknikoetan ingurumen-adimena eta pentsamolde iraunkorra garatzeari buruzko sentsibilizazio kanpaina, ikasle, irakasle, enpresa eta gizartea, oro har, kontzientziatzeko.

        Bazkideak: Armeria Eskola (koordinatzailea), BSFT Munich (Alemania), Teachers Union of Ireland, Technological University of Dublin (Ireland)

        Laguntzaileak: Erasmus+ Programa.

        Irakasleak: Alina Ivan, Garikoitz Garmendia.
        Koordinatzailea: Alina Ivan

        Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-mailako ikasleak.

        Urtea: 2023-2025.

        EMEU4C LOGO.png

        EMEU4 CROSSOVERS

        Helburua: EMEU4CROSSOVERS proiektuaren helburua da langileak, ikasleak eta industria sentsibilizatzea hezkuntzaren eta industriaren arteko lankidetza gurutzatuaren beharraz eta onurez.

        Deskribapena: Ekonomia eta gizartea azkar ari dira aldatzen, eta hezkuntzaren eta industriaren arteko lankidetza eraldatu egin behar da. Proiektu honetan, bazkideak elkarlanean arituko dira esperientzia gurutzatu teoriko eta praktikoak sortu, probatu eta eskaintzeko. Horretarako, hainbat ziklo ezberdinetako ikasleek beren arlotik baino haratagoko irtenbideak topatzen ahaleginduko dira pentsaera malgua garatu ahal izateko.

        Jarduera birtualak eta ikasketa moduluak garatu eta entseatuko dira, ikasleak sentsibilizatzeko. Ekimenak agerian utziko du lanbide taldeen arteko elkarlanaren balioa. Kooperazio horren bidez proiektuaren helburuak garatuko dira eta beren ikasketa planetan modulu gurutzatuak aplikatko dira (adib. IKT eta Osasun Arreta, hiriko paisaia eta automatizazioa).

        *Content and language integrated learning

        Laguntzaileak: Erasmus+ Programa.

        Arduraduna: Alina Ivan, Unai Abaunza eta Joseba Altuna

        Partehartzaileak: Ikasleak eta irakasleak

        Urtea: 2022-2025.

        virtrain2

        VIRTRAIN (Virtual Training)

        Helburua: Errealitate birtuala baliatuz, Lanbide Heziketan atzerriko hizkuntzak irakasteko gaitasunak
        garatzea du helburu VIRTRAIN egitasmoak.

        Deskribapena: 2 urteko proiektu honetan, LH-tan atzerriko hizkuntzak irakasten dituzten profesionalentzat errealitate birtuala (EB) erabiltzeko hainbat lan garatuko ditugu: EB-ri buruzko hasierako metodologia, irakasleentzat EB-eko unitate didaktikoen/ erronken datu-basea, trebetasun profesionalak atzerriko hizkuntzan EB-ren bidez, EB plataforma eleanitza.

        KA2 proiektu honetako bazkideak eta rolak: Txekiar Errepublikako Goi-Mailako Hezkuntza eta LH ordezkatzen duen CASPHE elkartea (koordinatzailea) eta hizkuntzen irakaskuntzan aditua den MTI zentroa, Italiako Trento eskualdeko hezkuntza-politika ebaluatzeko saila eta Armeria Eskola, ikasleekin lan egiten duena eta proiektuaren emaitzak zuzenean probatuko dituena.

        Laguntzaileak: Erasmus+ Programa, Tknika.

        Arduraduna: Alina Ivan.

        Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-mailako ikasleak.

        Urtea: 2020-2022.

        boost-for-clil-in-vet

        Boost for CLIL in VET

        Helburua: Lanbide Heziketako ikasleen aukerak zabaltzea, curriculumetan CLIL metodologia (Atzerriko Hizkuntzen eta Edukien Ikasketa Integratua) gehitzea.

        Deskribapena: Proiektua eleaniztasunean lan egiten duten ikastetxeei zuzenduta dago eta Euskadiko LH-ko sailburuordetzak parte hartzen du egitasmo honetan.

        Armeria Eskolako bi irakaslek MOOC ikastaro bat egin dute metodologian sakontzeko eta ikasleekin lantzeko material didaktikoa garatu dute.

        *Content and language integrated learning

        Laguntzaileak: Erasmus+ Programa, Eusko Jaurlaritza.

        Arduraduna: Joseba Altuna eta Alina Ivan.

        Partehartzaileak: Erdi-mailako ikasleak.

        Urtea: 2018-2021.

        Nazioarteko sareak

        emeu1

        EMEU

        Programa honek gero eta globalagoa den lan-merkatuan nazioarteko esperientzia hartzeko aukera eskaintzen die ikasle eta irakasleei. Mugikortasun birtualak (LHko ikastetxeen arteko lankidetza Internet bidez) zein errealak (2-3 asteko ikaskuntza-moduluak Emeu sareko zentro batean) jasotzen ditu.
        Informazio gehiago

        Laguntzaileak: Erasmus+ Programa.

        Arduraduna: Alina Ivan.

        Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-mailako ikasle eta irakasleak.

        Urtea: 2019tik aurrera.

        innotecs1

        InnoTecs

        INNOTECS eskola teknikoen nazioarteko sarea da. Batez ere Europan oinarritzen da baina lotura profesionala du Estatu Batuetako eskola teknikoekin ere. Armeria Eskola sare honetako bazkidea da 2020. urteaz geroztik eta beste kideekin batera Europako lan-merkatuaren etorkizuneko erronkei aurre egiten dihardu.

        Laguntzaileak: Erasmus+ Programa.

        Arduraduna: Alina Ivan.

        Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-mailako ikasle eta irakasleak.

        Urtea: 2020tik aurrera.

        Nazioarteko
        Esperientziak

        Atal honek gure ikasleen, langileen eta orokorrean ikastetxearen nazioarteko esperientziak jasotzen ditu: erronka birtualak, Erasmus eta Irasuegi bizipenak, proiektu aurkezpenak, topaketak eta abar.