20 lanpostu, 10 PCrekin eta sareko eta WiFi konexioekin, ikasleek bertako gailuak erabili ahal izan ditzaten. Laborategiak bere proiektore eta pantaila interaktibo propioak ditu.

Edozein enpresatan, ezinbestekoak dira ekipamendu desberdinen (zerbitzarien, ordenagailuen, eramangarrien, tablet nahiz smartphoneen) arteko komunikazioa ahalbidetzen duen sare lokala, batetik, eta Interneterako sarbidea, bestetik, eguneroko lanean. Horregatik garrantzi handikoa da sarea erakundearen premien arabera diseinatzea, arreta berezia eskainiz martxan jartzeko prozesuari eta ondorengo sare lokalaren mantentzeari.

TELEMATIKAKO LABORATEGIAN alderdi horiek guztiak lantzen ditugu, sareko elektronikaren sektorean punta-puntakoa den Cisco markako ekipamendu profesionalak erabiliz. Cisco etxearen IT Essential eta CCNA ziurtapenen eduki ofizialak ere baliatzen ditugu, gure ikasketetako materialak eguneratuak daudela eta kalitaterik onenekoak direla bermatuz era horretan.

STI-SwitchesCisco

Switch edo kommutadoreak dira sarearen muina eta bihotza. Tresna horiek ahalbidetzen dute bertan dauden ekipamendu guztien arteko komunikazioa, konexioak ahalik eta errendimendurik handiena lortzeko moduan antolatuz betiere.

 

Cisco 2960 markako 6 switch dauzkagu erabilgai eta baita beste marka batzuetako (NetGear, Planet, 3Com…) ekipamendu ugari ere, sare lokaletan kommutazioarekin lotutako kontzeptuen inguruan era guztietako probak eta ikerketak egiteko modua ematen digutenak.

STI-RoutersCisco

Datu sareetan badira ezinbestekoak diren beste edo ekipamendu batzuk ere: router edo bideratzaileak, sare bat Internetekin eta oro har, beste edozein sarerekin konektatzea ahalbidetzen duten osagaiak hain zuzen ere. Gainera, routerrak dira datuak puntu batetik beste batera joateko jarraituko duten bidea erabakitzen duten tresnak.

Laborategian 6 Cisco 1940 router dauzkagu. Tresna sendo eta indartsuak dira, eta horiekin sareen artean informazioa bideratzearekin lotutako praktika ugari egin ahal izango ditugu.

STI-PacketTracer

Laborategiaren prestazioak osatze aldera, Packet Tracer sareen arteko simulazio softwarea erabiltzen dugu, eta gure ikasleak Cisco etxearen plataforma ofizialaren bidez sartzen dira software horretan, “Cisco Networking Academy” garenez ikasle guztiei alta ematen baitiegu bertan.