22 lanpostu 10 PC-rekin eta sare- eta WIFI-konexioekin, ikasleek, horrela nahi izanez gero, beren gailuak erabil ditzaten. Laborategiak proiektorea eta pantaila interaktiboa ditu.

STI-EntrenadoresFeedback

Alor tekniko gehienetan gertatu ohi den moduan, telefoniak ere soluzio digitaletaruntz eboluzionatu du. Hala ere, enpresa askok dituzte telefonia-soluzio tradizionalak. Horregatik da garrantzitsua edozein teknikarirentzat bietan eroso sentitzea.

Telefono-sistemetan oinarri on bat izateko, logikoena telefonia analogikoarekin hastea da. Ikasketa-prozesua ahalik eta errezena izateko, entrenatzaileak, osziloskopioak, PC-ak… erabiliko dituzu

STI-AlumnosConEntrenador

Horrela, entrenatzaile mota ezberdinekin praktikak eginez, modu praktiko eta bisualean ulertuko dituzu oinarrizko kontzeptuak. Kontzeptu horiekin enpresa askotan jada inplantaturik dituzten sistema tradizionalekin zein telefonia digitaleko instalazio berriekin egingo duzu lan.

Alor honetan sakontzeko, IP Telefonia (ToIP), Asterisk terminal, softphone eta zerbitzarien, hau da, zentralita digitalen instalazioa eta konfigurazioari buruzko guztia ikasiko duzu.

STI-TelefoniaDigital

Hortik aurrera, edozein enpresatako premiei erantzun ahal izango diezu: kontratatutako tarifei etekina ateratzeko deien sarrera/irteeren ibilbidea kudeatzea, postu bakoitzeko deiak kontrolatzeko txostenak egitea, ahots-postontzien kudeaketa, horiek posta elektronikoz bidaltzea.

STI-AlumnosVoIP

Enpresako tele-langileek beren luzapena nahi duten lekura nola eraman dezaketen ere ikasiko duzu, edozein lekutan eskuragarri egon daitezen, eta horrez gainera, egoitza anitzeko inguruak konfiguratzen ere ikasiko duzu; “call-center” batek dei guztiak jaso eta dagokion luzapenera birbidaltzen ditu, xede-egoitza edozein dela ere.