Tailer honetan Robotikarekin eta Ikusmen Artifizialarekin lotutako teknologia berritzaileak aurkituko dituzu, hala nola: UR3 robot kolaboratzailea, Mitsubishi,  Asea eta Yamaha robotak, Cognex kamerak edo Ardatzak kontrolatzeko Trajexia sistema.

RobotikaIkusmena01
RobotikaIkusmena02

 

Gela portatilez hornituta daukagu eta hauetan, besteak beste, Mitsubishi Robota programatzeko Robotics eta Programing Softwarea erabiliko dituzu. Honela, programak simulatuko dituzu robotera pasa aurretik ondo daudela ziurtatzeko.
Industrian, sistemak automatizatu behar direnean, ohikoa bihurtzen ari da robotak ikusmen artifizialeko kamerekin hornitzea. Eskolan Cognex kamera ezagunak robotekin integratu ditugu gure ikasleen formazioa hobetzeko.
Ardatzen abiadura eta posizioaren kontrola ere automatizazio prozesuetan oso integratuta daude, adibidez Pick&Place aplikazioetan. Teknologia honetan trebatzeko gelan ditugun hiru ardatzez osatutako sistema nahiz Trajexia kontroladoreak erabiliko dituzu.

RobotikaIkusmena03
RobotikaIkusmena04

 

Robot kolaboratzaileen mundua ere lantzen hasiak gara eta horretarako Universal Robot etxearen UR3 robotarekin lan egingo duzu.

RobotikaIkusmena05