Fabrikazioko prozesuen tailerra

Mantentze-talde batek ondo hornitutako tailer edo lantegi bat eduki behar du beti, bere lanak egin ahal izateko. Armeria Eskolako tailerra hainbat makina-erremintaz dago hornitua:

  • 15 tornu, PINACHO S-90-180 markakoak. Tornu horiekin biraketa-piezak material desberdinetan fabrikatu ahal izango ditu ikasleak
  • 5 fresatzeko makina, KONDIA dorredunak, koordenatu digitalen bistaratzailez hornituak. 1 fresatzeko makina, LAGUN dorreduna. 6 fresatzeko makina unibertsal FEXAC. 1 fresatzeko makina unibertsal CMC. Makina horiekin guztiekin fresatzeko lan desberdinak egin ahal izango dituzte ikasleek.
  • Hainbat makina laguntzaile, tornu eta fresatzeko makina konbentzionaletatik at lan sinpleak egiten laguntzeko: 1 zinta-zerra PUSKA, 1 mahai gaineko zulatzeko makina PERFO-MATIC, 3 zorrozkailu, 3 esmerilagailu LETAG, 1 proiektore MITUTUYO, 6 lan-mahai, 2 torlojurekin bakoitza, 1 trazaketa mahai.
  • Hainbat ezaugarri eta motatako esku-erremintak, eta egiaztatzeko eta neurtzeko tresna desberdinak.
  • Ohiko ikasgela konbentzionala, erretroproiektorez, proiektorez eta arbelaz hornitua, irakasleek nahiz ikasleek beren azalpenetan erabil ditzaten.

 

Sistema mekanikoen tailerra

 Instalazio hauetan ikasleek makineria industriala erabiltzen dute, osagai mekanikoen (esate baterako ardatzen, errodamenduen, larakoen, zirrindolen…) muntaketa eta desmuntaketarako. Osagai mekanikoen mantentzea eta hainbat konponketa-lan ere bertan egiten dira, eta baita ardatzak lerrokatzeko praktikak, bibrazioak neurtzekoak edo ardatzak orekatzekoak ere…

Horrela dago hornitua:

  • 14 CMZ tornu, eta horiekin ikasleak muntatzen eta desmuntatzen ikasiko du; baita makinen plater, kontrapuntu, orga, ardatz eta buruak ere. Eta oinarrizko mantentze mekanikoa egiten ere bertan ikasiko du.
  • Laneko 7 banku edo aulki jarriko dira, 2 torlojurekin bakoitza, makinen osagaiak eta organoak manipulatzeko.
  • Armairuak, ikasleak bertan erremintak eta tresnak antolatu eta gordetzeko.
  • Makinen osagai jakin batzuk (hala nola zorroak, errodamenduak, ardatzak, …) desmuntatu eta muntatzeko tresna eta lanabesak.

 

Sistema hidrauliko eta pneumatikoen instalazioak.

Armeria Eskolak hidraulika eta pneumatikako instalazio modernoak eta bikain hornituak dauzka, eta bertan praktikak eginez zure ikasketak osatzeko aukera ezin hobea izango duzu:

  • Askotariko material pneumatiko modernoa, 8 panel didaktikotan banatua.
  • Askotariko material elektro-pneumatiko modernoa, 5 panel didaktikotan banatua.
  • Askotariko material hidrauliko modernoa, laneko 4 banku bikoitzetan banatua.
  • Askotariko material elektro-hidrauliko modernoa, laneko 4 banku bikoitzetan banatua.
  • Ikasgela bat, simulazio integrala egiteko programa modernoz hornitutako 10 ordenagailurekin.
  • 2 ikasgela konbentzional, erretroproiektorez, proiektorez eta arbelaz hornitua, irakasleek nahiz ikasleek beren azalpenetan erabil ditzaten.
  • Laneko bankuak eta erremintak, muntaketak, desmuntaketak eta konponketak egiteko.