MAKINA KONBENTZIONALEKO TAILLERRAK

Armeria Eskolan torno, fresadora, zulatzeko makinak eta fabrikazio mekanikoan auxiliarrak diren beste makina batzuk dauzkaten hiru tailer dauzkagu.
Fabrikazio mekanikoaren aldetik eskeintzen dugun edozein ziklotan, lehenengo ikasturtean zehar, zeurea bezala izango den hoietako tailer baten, makinaria konbentzionalean, beharrezkoak diren habileziak bereganatuko dituzu, horretarako diseinatuta dauden ariketa praktiko batzuen bidez.

conven-L1009158 conven-L1009033

 

METROLOGIA ETA METALOGRAFIA LABORATEGIAK

Fabrikazio mekanikoko teknikoa izango zaren heinean, metrologia eta metalografia ondo osatutako laboratorioei esker Armeria Eskolak, merkatuan dauden teknika metrologiko ezberdinak, sinu mahaia, koordenada bidezko neurtzeko makinak, rugosimetroak, etab, ezagutzeko aukera ematen dizu, baita materialen ezaugarri mekanikoak ikusteko dauden saiakera ezberdinak, gogortasuna, trakzioa, etab. ezagutzekoa ere.

metro-L1008930 metro-L1008899

 

MARRAZKETA GELAK ETA FABRIKAZIO ADITIBOA

Zure aukera bada Diseinu fabrikazio Mekanikoko zikloa, Solidworks, Unigraphics, Solidedge, Autocad diseinu grafikoko softwareak ikasteko eta lantzeko aukera edukiko duzu, dauzkagun marrazketa gela espezifikoei esker.

Gainera zure prototipoak egin ahal izango dituzu modu real baten edukiko duzun 3D edo fabrikazio aditiboaren laboratorioari esker.

dibujo-3D_1 dibujo-DFM_1

 

ZENBAKIZKO KONTROLEKO TAILERRA

Erdi mailako mekanizatua edo fabrikazioaren programazioa fabrikazio mekanikoan zikloetako bat aukerat ezkero, konponenteen fabrikaziorantza bideratu zara eta gure helburua zenbaki kontroleko makinak programatzen zein erabiltzen tekniko trebea izan zaitezten izango da.

Gure tailerrean makina eta kontrol berri eta ezberdinekin lan egingo duzu, laneko merkatuan sartzea errazagoa izan dezazun.

cnc-P1060767 cnc-P1060766

 

URRADURA ELEKTROHIGADURA ETA EBAKETA TAILERRA

Mekanizatuko tekniko batek edozein sektoretako konponenteak fabrikatzeko erabili ahal diren prozesu ezberdinen ikuspen orokor bat eduki behar du.

Horregatik, bigarren mailan, elektrohigadura, artezketa eta trokelatua bezalako prozesu berezietan lan egiteko eta hoien oinarria ulertzeko aukera ematen dizugu Armeria Eskolaren aldetik, helburu horrekin, egoki hornituta edukiko duzun tailerrarekin.

electro-P1060770 electro-P1060769