Enpresentzat egindako kableatu-sistemei dagokienez, sistema osoa egituratutako kableatu-sistemen ildoei jarraituz antolatu behar da.

Laborategi honetan enpresa baten instalazio osoa diseinatu eta egingo duzu, kable ezberdinak aukeratuz, beren muturretan konexio egokiak eginez eta hori guztia egiteko premiazkoak diren tresna espezifikoak erabiliz.


STI-RacksHorizontal

Zuntz optikoko terminazio-mota ezberdinak egiten ere ikasiko duzu, teknikarik aurreratuenarekin: zuntz optikoaren fusioa. Horretarako, irudian agertzen den bezalako fusionatzailea erabiliko duzu.


STI-Fusionadora

Azkenik, kableen linea bereziki zaila ez den arren, instalazioak diseinatu zenean aurreikusitako moduan funtzionatuko duela ziurtatzea konplikatuagoa da.


STI-CertificadoresyFusionad

Horretarako zehaztasun handiko tresnak daude, kableatu estandarrek gomendatutako neurriak egin ahal izateko. Kableatuen ziurtatzaileak erabiltzen ikasiko duzu, eta baita lortutako emaitzak interpretatzen ere, eta horri esker, kableatuak izan ditzakeen arazoak zeintzuk diren ulertuko duzu.