Banaketa nahiz Barne Instalazio elektrikoak egingo dituzu tailer honetan. Bertan, ondo berezitutako bi eremu dituzu. Alde batetik, azalpen teorikoak nahiz dokumentazio teknikoa lantzeko gunea eta bestetik lan praktikoa egitekoa.

Instalazio elektrikoetako tailer honetan etxebizitza, tailer, denda, taberna; hau da, mota guztietako barne instalazioak egiteko ekipamendu egokia izango duzu. Panel indibidualen bidez argiteria, sukaldea, bainugela, garaje etab.-etan erabiltzen diren zirkuituak muntatuko dituzu.

InstalazioElektrikoetakoTailerra02
InstalazioElektrikoetakoTailerra03

Neurketa ohiko lan garrantzitsua denez, punta puntako neurgailuak izango dituzu eskura: kamara termografikoak, Fluke nahiz Metrel tester multifuntzionalak, maila ezberdinetako pintza amperimetrikoak, etab.

InstalazioElektrikoetakoTailerra04
ElektrizitateaTaillerra6
ElektrizitateaTaillerra5

 

 

 

 

Banaketa instalazioak moduluan elektrizitatea transformazio zentroetatik zure etxebizitzara nola garraiatzen den ikasiko duzu. Honetarako banaketa instalazio bat muntatuko duzu eskalan RZ kablea erabilita.

Kontadoreen zentralizazio ezberdinak ditugu instalazio motaren arabera: etxebizitza blokeak, tailerrak, etxebizitza familiabakarrak… Beraz, hauek muntatu eta martxan jartzeko aukera izango duzu.

ElektrizitateaTaillerra7bis

Instalazio elektrikoak muntatzen eta mantentzen ikastea da helburua. Bi hauek, behar- beharrezkoak dira instalatzaile moduan lan egin ahal izateko.
Dakizun bezala, zikloa amaitzen duzunean Behe Tentsioko instalatzaile karneta lortuko duzu.