Domotika enpresa eta bulegoetako instalazioetara heldu zenean, domotikaren izen hori erabiltzeari utzi eta bere ordez Eraikinen Automatizazioa izendapena erabiltzea komeni zela ikusi zen. Izen berri horrek ondo baino hobeto jasotzen ditu gaur egun eraikin bat, edozein motatakoa dela ere, adimendun bihurtzeko dauden aukerak. Horrela, sarrera-kontrola, presentzia kontrolatzeko sistema, argiztapenaren kontrola, tenperaturena, pertsianena, etab. bezalako arazoak, merkatuan eskura dauden irtenbideekin bideratu daitezke.

STI-MaletinesKNX

AUTOMATIZAZIOKO LABORATEGIAN KNX estandar ezagunaren aldeko apustua egin dugu, daukan malgutasunagatik eta sektoreko fabrikatzailerik garrantzitsuenek ere horixe bera aukeratu dutelako. Praktikak egitea errazteko eta laborategiari ahalik eta mugikortasunik handiena emateko, Schneider eta ABB fabrikatzaileen sentsore eta eragingailu diferentez hornituak dauden 6 maleta prestatu ditugu.

Sentsoreekin ingurune-baldintzen berri jakingo dugu, eta eragingailuekin, berriz, nahi diren konfort-mailak lortu ahal izango ditugu. Horrez gain, eta ABBren EIB-Port tresnari esker, Internetera konektatua dagoen gailu batetik instalazio osoa kontrola daiteke.

STI-Vigilancia

Eraikinen automatizazioarekin lotuta, era berean, baditugu bideozaintzako sistemak, analogikoak eta digitalak, eta baita alarma-sistema mota desberdinak ere, sistemaren baitan bidegabeko sarreraren bat edo sabotajeren bat atzemanez gero mezuak telefonia mugikorrez (GSM) edo Internet bidez (IP) bidaltzeko gai direnak.

Azkenik, atezain automatiko eta bideo-atezainen sistema desberdinak eskaintzen ditugu, zuri-beltzean bezala baita koloretan ere, entrenamenduko panelen gain muntaketako eta konfigurazioko praktikak egin ahal izateko.

STI-Videoportero