Tailer honetan Industrian aurkituko dituzun Siemens automata programagarri berrienekin lan egingo duzu, hala nola, S7-1200 eta S7-1500 PLC-ak. Alde batera utzi gabe, oraindik enpresetan asko erabiltzen den betiko S7-300 PLC-a.
Siemens automatak gure oinarria izan arren Omron automata programagarriekin ere lan egiteko ekipamendua eskura duzu.
HMI pantaila taktilak ere guztiz arruntak dira gaur egungo automatizazio prozesuetan pertsona-makina interface moduan, eta noski, honelako hainbat ditugu zu hauetan trebatzeko.

Automatizazioa01
Automatizazioa02

Automatizazio industrialeko prozesu bat hainbat eta hainbat osagai eta teknologien batura denez, guzti hau batera landu beharra daukazu. Horretarako, Festo Didactic maketa ezberdinak ditugu. Guztira 20 maketa nahi adinako konplexutasuna gehitzeko zure prozesu automatikoari.  Automatizazioa03Jakitun gara industri ekipamendua erabiltzeak ere bere biziko garrantzia duela zure formazioan, horregatik, koadro elektrikoak landu eta hauekin erregulazio sistema ezberdinak landuko dituzu.