MAR_7214(1)

Batzar Orokorra 2017

Inflexio-puntu bat bidean

| Jardunaldia |

Martxoaren 31an Armeria Eskolako Ikasle Ohien LXVII. Batzar Orokorra izan genuen, eta bertan Zuzendaritza Batzordea eta Lehendakari berria aurkeztu genituen. Azken hau, Natividad García Rodríguez da, Armeria Eskolan ikasi zuen eta Elektronikan titulua lortu zuen lehendabiziko emakumea izan zen, 1985ean. Bere karrera Teknikerrekin lotura duen enpresa batean hasi zuen, Diniteleko kudeatzailea ere izan zen, eta azkenean, ekitea erabaki, eta, egun, eraldaketa digitaleko kontsultora da.

Batzarrean, erronka berriak aurkeztu genituen; inguruko enpresen baitan  Eskolako posizionamendua indartuko duten aukera berriak identifikatu, landu eta transferitzean oinarrituko direnak.

Horrez gain, Jose María Gasalla-k “Eraldaketa, Parte-hartzea eta Konfidantza”–ri buruzko hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Jardunaldia ixteko, ordea, Alex Arriolaren, SPRI-ko Zuzendari Nagusiaren, hitzak izan ziren nagusi.

Urtero lez, eskolaren aurrean egiten dugun argazkiaren ostean, jatetxera gerturatu ginen. Bertan, oroigarri bat entregatu zitzaien Zilarrezko ezteiak ospatzen zituzten 1992ko Promozioko kideei eta 50. urtemugako Oroitzapenezko Intsigniak banatu ziren: 1967. urtean Armeria Eskolan ikasketak hasi zituzten ikasle ohiei.

 

| Norabide berria IOEn |

Hezkuntza eta formakuntza oinarrizkoak iruditzen zaizkigu gure gizartean, are gehiago, eraldaketa sakon, global eta azkarra bizi dugun une honetan hainbat esparrutan. Industrian, aldaketaren erritmoa oso azkarra da, beraz, dinamikoak izatea dugu helburu, egungo enpresen beharrak asetu ahal izateko.

Era berean, apustu sendo bat egin nahi dugu; disziplina anitzeko pertsonak heziz, aberatsak izango direnak konpetentzia tekniko, pertsonal zein sozialetan. Baina erronka eraldatzaile honi aurre egiteko, enpresen inplikazioa beharrezkoa zaigu, euren iritzia ezagutu eta lankidetzaren bidez proiektu zein ekintzak definitu eta garatzeko.

Horretarako, gurekin elkarlanean aritzeko prest dauden enpresa sare bat ari gara sortzen, eta, lankidetzan bide berri bat definituko dugu. Egun, 30 dira enpresa elkartuak, eta, aurki, askoz gehiago izatea espero dugu.

Ez da erronka makala proposatzen duguna eta guztion ahalegina eta esfortzua beharrezkoak izango dira: Elkarte, eskola, enpresa, erakunde eta gizartean baita.

* Hemen bisita dezakue 2017ko Batzar Orokorreko argazki bilduma.

*Azpian aurtengo Batzar Orokorraren inguruko ikus-entzunezkoa: