asociacion_antiguos_alumnos

Ildo estrategikoak

Eibarko Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartearen (A.A.A. Armeria Eskolaren) asmoa Teknikerrekin eta Armeria Eskolarekin batera lankidetzan aritzea da, bere inguruneko garapen sozial eta industrialean eraginez, trebakuntza teknikoa sustatuz eta enpresei ere euren berrikuntza teknologikoan lagunduz, haien etorkizun partekatua bermatuz era horretan, baina gure eboluzio sozialaren nahiz industrialaren memoria historikoari eutsiz aldi berean, eta helburu berarekin lanean ari diren bestelako zentro, erakunde edo pertsonetara irekia egonez betiere.

Helburu hori lortzeko, estrategia hauek garatuko ditu:

  1. Erakundea Ikasle Ohiei irekiko die, eta baita ikasle ohiak izan gabe ere ELKARTEAREN helburuekin bat egin nahi duten beste pertsonei ere.
  2. Lankidetza estuan arituko da TEKNIKERekin, berorren Zuzendaritzako organoetan eta baterako jardueren garapenean parte hartuz.
  3. ARMERIA ESKOLAri laguntza eta orientazioa emanez jardungo du, eskolaren irakaskuntzako lana eta enpresei eskainitako zerbitzua etengabe eguneratuak manten daitezen.
  4. Gradu osteko trebakuntzako ekintzak sustatuko ditu teknikarientzat.
  5. Teknikerren, Armeria Eskolan eta Elkartean, eta baita horien artean ere, egiten diren jarduera garrantzitsu guztien berri emango die bere elkartekideei, eta jarduera horiei buruz duten iritzia eskatuko die.
  6. ELKARTEAREN helburu soziala zabalduko du, Elkarteak orain artean landu izan dituen jarduera-eremuez kanpoko beste batzuetara ere hedatuz.
  7. Inguruaren memoria historiko industriala gordetzera bideratutako ekintza guztiak sustatu eta bultzatuko ditu, propioak bezala baita beste inorenak ere.
  8. Hasierako jatorrizko helburuen ildoari jarraituz, bere laguntza behar duten erakunde guztiekin lankidetzan arituko da.

Helburu horiek aurrera eraman ahal izateko, Elkarteak lehentasunezkoak, osagarriak, erantsiak, lagungarriak, elkartuak edo gehigarriak diren jarduera guztiak egin ahal izango ditu. ESTATUTUEN 2. artikulua.

 Zuzendaritza Batzordea

NATIVIDAD GARCÍA                            

Presidenta |  Miembro ex alumno

METROLOGIA SARIKI, S.A.

José Antonio Larrea | Miembro empresa

JOSE IRAOLAGOITIA

Vicepresidente | Miembro empresa

EGILE CORPORATION XXI

Alicia Gómez | Miembro empresa

JON JURADO

Secretario | Miembro ex alumno

BIELE GROUP

Maider Aizpuru | Miembro empresa

JAVIER LARRABEITI

Tesorero | Miembro empresa

IMANOL URREISTI

Director Armeria Eskola

IK4 – TEKNIKER

Alex Bengoa | Miembro empresa

JOSÉ LUIS NOVOA

Miembro Armeria Eskola

JAZ ZUBIAURRE, S.A.

Óscar Vázquez | Miembro empresa

Pertsonenganako orientazioa, pertsonak funtsezko piezak baitira gizartean eta enpresetan, eta batez ere gure Elkartean.Erakunde independente eta plurala gara, irabazi asmorik gabekoa, gure elkartekide guztientzat aurrerapausoak eta irabaziak lortzera erabat jarria dagoena. Geure mugen barruan bezala, baita muga horiez kanpo ere. Ereduzko erreferentzia bat gara, eskarmentua, dinamismoa eta etorkizuneranzko proiekzioa elkartzen dira gure baitan, eta horiexek dira, hain zuzen ere, gure arrakastaren oinarri edo zutabeak:

  • Zerbitzua emateko bokazioa, elkartea osatzen duten pertsona guztiei laguntza ematea izanik bokazio horren azken helburua.
  • Malgutasuna, garai berrietara egokitzeko gaitasuna bezala ulertua.
  • Izaera globala, elkartearen eta bertako kideen aukerak biderkatzen dituena, kultura anitzeko eremu batean.
  • Diziplina anitzeko ikuspegia, eta horrek mundu osoan zehar sare irekiak sortzen laguntzen die bertako kideei.
  • Abangoardiako planteamendua, esperientzia berriekin eta teknologiarik berritzaileenetara irekiak dauden ibilbideekin.

Aurrez jasotako horrek guztiak ezin hobeto islatzen du Elkarte honek egunez egun hiritarrekiko bere jarduteko lerro desberdinetan hartua daukan konpromisoa.

Historia

Eibarko Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartea 1950. urtean sortu zen. Eskolaren interesak defendatzea eta ahalik eta lanbide-heziketarik onena lortzea izan dira betidanik bere helburu nagusiak.

Urteotako ibilbidearen ondotik, Armeria Eskolarekin lankidetzan aritzea da Elkartearen funtsezko ekimena, garapen kultural-industriala bultzatzera bideratua betiere, elkartekideei lan-munduan txertatzen eta lanbidean aurrera egiten lagunduz.

Eta horretarako, enpresekin, elkargo profesionalekin, enpresarien elkarteekin, talde autonomikoekin, lokalekin, etab.ekin lankidetza eta kooperaziorako prest agertzen da, elkartekideen onura bilatuz beti.