Instalazio eta Mantenimendu departamendua, 6 irakaslek osatzen dugun taldea gara. Gure jarduerarik nagusiena Mekatronikako zikloko ikasleak formazio eta balore beharrezkoekin lanerako prestatzea da.


Departamendu gaztea gara, fabrikazio mekanika barruan beste adar bat izatetik, gure kabuz lanean aritzera pasa gara, fruitu hobeak lortzeko asmoz.

Gure irakasle taldearen berezitasunik garrantzitsuena pluridistiplinarrak izatean datza eta gure ikasleei ere hori transmititzen diegu, gai askotan lan egiteko prest egon behar dira. Horien artean; instalazio pneumatika eta hidraulikoak, instalazio elektriko eta elektronikoak, muntaia mekanikoak, fabrikazio prozesuak, sistema mekatronikoen simulazio eta konfigurazioak. Irakasleok ikasleen lan praktiken jarraipena ere egiten dugu, ondorioz enpresekin hartu eman jarraitua izaten dugu eta lan merkatuko behar izanak identifikatzen laguntzen du.

Departamenduko irakasleak beste jarduera batzuk ere egiten ditugu; lanean ari direnei eta langabetuei formazioa eman, irakasleen formazioa gestionatu eta ikastetxeko beste proiektu batzuetan ere parte hartzen dugu.

 

Ikastaroak

  • Comienzo:
  • Duración: 2 urte