Kaixo eta ongi etorri!!!

Fabrikazio mekanikoaren esparruak erakartzen bazaitu jakin gure departamenduan duzula zure garapena zabaltzeko aukerarik onena.


Armeria Eskolan mende bat pasako esperientzia dugu arlo honetan, armagintza sektorearen eraginez urteetan jasotako jakintza geureganatu eta gizarteratu baitugu, horrela euskal gizartearen (lantegi, ikasle, ikastetxe…) erreferente bihurtu arte. Garai berrietara egokitu eta berrikuntzaren bidean buru belarri gabiltza, teknologia berrien erabilera eta jakintza zaharra ustartuz.

Gaur egun, 3 ziklo ezberdinez osatua dago gure alorgunea.

· Mekanizazioa (MEC) erdi maila.
· Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa. (PPFM) goi maila
· Fabrikazio mekanikoko diseinua. (DFM) goi maila


Mekanizazioko zikloan esperientzia handia duen irakaslegoa izateaz gain, lantegi askok eskatzen duten Espezialistak sortzea da gure helburua.

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioan, zeharkako gaiak eta gai espezifikoak sakon landuz, lantegien behar izanetara egokitzen gara “mando intermedioak” lan munduan barneratuz.

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuan, ETHAZI (ETekin Handiko ZIkloa) martxan dago, erronka bidez garatutako ikasketa prozesuan ikasleak autonomia eta gaitasun gehiagoren jabe egingo delarik. Eguneratutako CAD softwareak erabiliz eta 3D inpresoreekin fabrikazio aditiboa egoki landuz.

Horretaz gain, etengabeko formakuntza eta enplegurako prestakuntza zabala eskeintzen dugu.

Lan munduaren behar izanetara egokitzen gara, gizartearen nahiak baliatuz.

Esana, Lana eta Izana!!!!!

 

Ikastaroak

  • Comienzo:
  • Duración: 2 urte
  • Comienzo:
  • Duración: