Elektronika eta Informazio teknologien departamentutik agurtzen zaitugu (E+IT). Esperientzia handiko irakasle taldea gara LH munduan. Badakigu titulazioa lortzea bezain garrantzitsua, helburu hori lortzeko egin beharreko ibilbidea dela. Horregatik, gure helburua ez da soilik teknikari onak heztea, pertsona hobeagoak eta nortasundunak baizik. Hau erdiesteko seriotasunez lan egiten dugu, xehetasunak kontutan hartuz eta beti-beti hobekuntzen bila jarraituz.

Eduki onenak eta azken teknologiak eskaintzeko, espezializazioa da gure erronkarik nagusiena. Etengabeko formakuntza eta Enplegurako prestakuntza eskaintza zabalaz gain, goi mailako bi heziketa ziklo eskaintzen ditugu, bat informazio teknologiekin lotuta dagoena( ITS) , eta bestea zuzenean zoragarria den elektronika munduari (MET). Gainera, goi mailako teknikaria edo ingeniaria bazara, ekipo elektronikoen garapenerako prestatua dugun espezializazio ikastaroa ere egin dezakezu.

Cisco Networking Academy ere gara eta euren laborategi ofizialak ditugu CCNA edo IT Essentials ziurtagiriak lortzeko. Hau dena material ofizialekin egingo da Ciscoko tutoreekin.

Eta azkenik, KNX Partnerrak garenez eraikuntza automatizatuen espezializatu ahal zara (Domotika deitu ohi dena), munduan estandar irekia den KNX protokoloan.

 

Ikastaroak

  • Comienzo:
  • Duración: