Elektrizitateak, automatizazioak, robotikak, domotikak… erakartzen bazaitu ongi etorri elektrizitate departamentuko txoko honetara.

Armeria Eskolan hainbat urteko eskarmentua dugu elektrizitatearekin eta automatizazioarekin erlazionatutako teknologietan. Ezagunak gara bailarako industria garatzen laguntzeagatik, berrikuntzetara nahiz enpresen beharretara azkar eta egoki moldatuz.


Bi ziklo hauek eskaintzen dizkizugu:

  • Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak (IEA), erdi maila.
  • Automatizazioa eta Robotika Industriala (ARI), goi maila.

Instalatzaile Karneta lortu eta etxebizitzetako, tabernetako, industrietako… instalazioak egiteko gai izango zara IEA zikloa eginda. Besteak beste, arlo hauek landuko dituzu: Antenak, bideoporteroak, megafonia, argiteria, makina eta kuadro elektrikoak, panel fotovoltaikoak…

Bestalde, robotak, Siemens edo Omron automata programagarriak, industria prozesuen kontrolak, pantaila taktilak, ikusmen artifizialeko kamerak… instalatzea nahiz programatzea gustatzen bazaizu, automatizazio industriala da zure aukera. ARI zikloa eginez guzti hori ikasteaz gain, laneratze-tasa altua duen goi mailako teknikarian bihurtuko zara.

Enpresen eskaerei erantzunez, konpetentzia teknikoez gain, zeharkakoei ere bere garrantzia ematen diegu. Modu honetan hain beharrezkoak diren talde lana, autonomia, inplikazioa eta ekintzailetasuna dira, besteak beste, gure eguneroko lanaren ardatz. Eta guzti hori hiru hizkuntzetan lantzeko aukera izango duzu: Euskaraz, Gazteleraz nahiz Ingelesez.

Bai, ingelesez ere bai. Enpresek gero eta gehiago eskatzen digute ingelesaren beharra lan-merkatu internazional batean murgilduta gaudelako eta zu horren parte izango zara laburrean. Elektrizitate departamentuan badira urteak moduluak Ingelesez ematen ari garela, honela zure perfil-profesionala hobeto moldatuko delarik lan-munduaren gaur egungo eskaeretara.

 

Ikastaroak