Armeria Eskolak eleaniztasunaren aldeko apustua egin du bere estrategian, bai euskara zein ingelesean ere. Hori dela eta, 5 urte daramatzagu zenbait modulu ingelesez irakasten Automatizazio eta Robotika zikloan. Izan ere, 4.0 industriaren garai honetan, ingelesa ezinbesteko erreminta ari da bilakatzen.

Datorren urtera begira, 20 ikaslek eman dute izena ingelesezko aukeran, inoiz baino gehiagok. Bertara sartzeko, B1 ziurtagiria edota batxilergoko ingelesean 7 bat izatea da baldintza. Horrela ez balitz azterketa egiten zaie euren maila ezagutu eta ziurtatzeko. Hori dela eta, ekainaren 21ean izan zen ingeleseko azterketaren eguna.

Argi dago, Lanbide Heziketa geroz eta gehiago ari dela egokitzen lan-munduko eskaeretara, bai teknikoki, bai metodologia berrieri dagokienez eta baita hizkuntza arloan ere.