Armeria Eskolak badu abenturazko nobelekin zerikusirik. Izan ere, horietako liburu bat zabaltzean irakurtzen hasi zaitezke edota 15.orrialdera jo, kotxe gorria hartu eta hurrengo aben

turan murgilduz. Eskolan ere, nahi izanez gero Erdi Mailako Ziklo bat egin zenezake, goi-mailakoa ondoren, Erasmus-ean parte hartu, espezializazioa egin, praktikak enpresan, ekintzaile izan edota zuzenean Goi-mailako Ziklo bat burutu eta Unibertsitatera ondoren. Anitza da gure Eskola, ibilbide ugari ditugu eta nork bere bidea jorratzea da garrantzitsuena, bere gaitasun eta pasioetara egokituz.

 

 

 

Ondoren I.E.A. ikasten ari diren edota ikasi duten hiru ikasleen esperientziak:

 

ANDONI INTXAUSTI (21)

ELGOIBAR

 

Andonik Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak erdi mailako zikloa ikasi zuen. Orduan, Belfasten izan zen praktikak burutzen. Egun, Automatizazio eta Robotika Industriala Zikloa burutzen ari da eta Polonian dago praktiketan. Hona hemen bere ibilbideaz eta Lanbide Heziketaz diona:

“Egia esan, batxilergoak ez zidan atentziorik ematen. Betidanik izan dut Elektrizitatea gustuko eta hortaz, IEA ikastera etorri nintzen Eibarrera. Gainera, argi nuen Lanbide Heziketa egin nahi nuela eta etxean babesa sentitu nuen. Asko gustatzen zait Lanbide Heziketa  lan eginaz ikasten delako hemen, lokatsetatik hasiz eta hor lantzen da enpatia. Zuzendaritzako lanpostu batetarako ere ezinbestekoa da lehendabizi gauzen funtzionamendua bertatik bertara ezagutzea.

Lan egiteko sekulako gogoa nuen eta atzerrira joatea otu zitzaidan ingelesa hobetzeko eta erronka personal gisa. Belfasten izan nintzen. Asko ikasi nuen, orain autonomoa naizela esango nuke. Atzerriko kultura eta disziplina batean lan egiteak, perspektiba ematen dizu, azken finean, eta heldutasun apur bat.

Ondoren Automatizazioa eta Robotika industriala egitea erabaki nuen, etorkizuneko bide bat baita eta Eskolan gustura nengoelako. Horrez gain, ingelesa ezinbesteko erreminta denez sektore honetan, berriro atzerrira joatea pentsatu nuen, eta,egun, Polonian nago. Atzerrian bizi eta lan egitea izugarrizko erronka ta aukera iruditzen zaizkit, egoera deserosoei aurre eginez ikasteko eta kultura berriei esker aberasteko”.

 

 

 

NEREA MARTIN (16)

BERRIZ

“D.B.H. amaitu nuen eta argi nuen ez nuela nahi Batxilergoa egin nahi. Oso indibidualista iruditzen baitzait eta nik nahiago dut Lanbide Heziketa praktikoagoa delako eta taldean lan egiten ikasten duzulako. Etxean elektrizitatea ikastera nindoala esan nuenean: “¡Eso no es para chicas!” esan zidan amamak. Baina niri berdin izan zitzaidan eta oso gustura sentitzen naiz klasekideekin.  Oso ikasketa praktikoak dira, egunero zerbait berria ikasten dut eta pozik jaikitzen naiz. Honen ostean S.T.I. zikloa egitea gustatuko litzaidake bertan, asko interesatzen baitzait elektronika eta telekomunikazioaren mundua.”

 

JORGE ARANDA (17)

ELGOIBAR

 

 

“Argi neukan Automatizazioa eta Robotika-ko goi zikloa egin nahi nuela eta hau hasteko modu interesgarri bat iruditu zitzaidan. Asko gustatzen zait programatzea, automatismoekin jardutea eta elektronikaren alorra. Nire anaia eskolan dago, S.T.I. ikasten, gustura gaude biak, oso praktikoa baita dena eta erronkek asko motibatzen naute.”