COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako bilakaeraren ondoren, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Hezkuntza Sailaren jarraibideei jarraituz, Armeria Eskolak bere aurrez aurreko jarduera guztia eten egin da kontrakoa jakinarazi arte. Jasotzen ditugun jarraibide ofizial guztiak gure komunikazio-kanalen bidez zabalduko ditugu: telefonoa, posta elektronikoa eta web-orria.
Armeria Eskolak aurrez aurreko arreta-ordutegia mugatu egin du. Hala ere, ohiko ordutegian erantzuten jarraituko dugu aipatutako kanal ofizialen bidez.
Hauxe da eskaintzen ditugun zerbitzuen egungo egoera:
1. HEZIKETA ZIKLOAK: ikasleen ikasteko eskubidea bermatzeko, Armeria Eskolako irakasleek hainbat online plataforma erabiliko dituzte, egoera berrira egokituz eta ikaskuntza-prozesuari jarraipena emanez. Prozesu horretan guztian baliabideak eta dinamikak ezarriko ditugu, irakasleen eta ikasleen arteko harremana ahalik eta hurbilena izan dadin.

2. DUALa: heziketa-zikloetan bezala, eskolan garatzen den prestakuntza-zatia hainbat online plataforma erabiliz egingo da. Enpresan garatzen den prestakuntzari dagokionez, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ezarritako irizpideei jarraituko zaie. Ikasleak eta enpresa interesdunak jakinaren gainean daude, baina zalantzarik izanez gero, jar zaitezte harremanetan Armeria Eskolarekin gure kanal ofizialak erabiliz.

3. ESPEZIALIZAZIOAK: formatu Duala duenez, bigarren puntuan jarritako irizpideak jarraituko dira.

4. LP/FCT: lantokiko prestakuntza eten egiten da, eta ikasleek etxean geratu behar dute kontrakoa jakinarazi arte.

5. ERASMUS: atzerrian zeuden ikasleak itzuli dira edo datozen egunetan iritsiko dira.

6. ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA: bertan behera geratuko da, kontrakoa jakinarazi arte.

7. ESKOLA PROIEKTUAK: Metrologia in process eta 3D azalera handiko inpresioa proiektuetan aurrera jarraitzen dugu, nahiz eta aurrez aurrekoa ez izan.

8. ARMERIA ESKOLA ELKARTEA: Elkarteak bere jarduerarekin jarraitzen du, aurrez aurre ez bada ere. Elkarteak dituen ohiko bideak erabil ditzakezue haiekin harremanetan jartzeko.

Armeria Eskola
eibar@armeriaeskola.eus
www.armeriaeskola.eus
tel: 943203244