Ziklo honetan INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK lantzen dira (IKTak).
Teknologia hauek, gaur egungo lantegi zein etxebizitzen beharrak asebetetzen dituzte.
Zikloan, esparru horietako konponbideen diseinua, instalazioa eta konfigurazioak lantzen dira.
Enpresei eskaintzen dieguna
- Ahots zerbitzua (telefonia) eta datuak (ordenadore sareak) lanpostuetara eramateko KABLEATU EGITURATU SISTEMAK. Hemen, ZUNTZ OPTIKOArekin nahiz KABLE BIHURRITUarekin egindako instalazioak (hedapena, konektorizatu eta fusionatu) egiten dira.
- TELEFONIA sistemei dagozkienez, zentralitak (PABX) eta IP TELEFONIA (VOIP).
- SAREEN kasuan , zerbitzari nahiz mahaigaineko ordenagailuen muntaia eta software/hardwarearen konfigurazioa. CISCO laborategiak eskaintzen dituen materialak lantzen dira, CISCO CCNA eta IT-ESSENTIALS ziurtagiriak lortzeko behin zikloa bukatutakoan.
- Irrati komunikazioak lantzen ditugu, enpresetako sareak urrutiko egoitzetara hedatzea ahalbidetuz, IRRATI LOTURAK erabiliz.
Eta amaitzeko, MEGAFONIA INSTALAZIOAK eta EGOITZEN SONORIZAZIOA
Eraikinetan egin genezakeena
- TDT, IRRATI eta SATELITE bidezko seinaleak hartzeko azpiegiturak muntaketa eta banaketa.
- TAK (Telekomunibideetako Azpiegitura Komunak) nolakoak izan behar diren, legeak, etxebizitzetan telekomunikabideetara sarbidea bermatzen dituzten kanalizaioak (TDT,TB SAT, INTERNETERA ATZIPENA, TELEFONIA…)
- Zerbitzuen banaketa ICTan
- ETXEBIZITZA DIGITALA: Automatizazio (domotika deitu ohi dena) KNX estandarrari garrantzi berezia emanez.
Balio erantsiko elementuak:
Azken IP teknologiekin lan egiten dugu (IP-TV, CCTV IP bitartez, IP MEGAFONIA….).
- CISCO ACADEMY eta KNX PARTNER ZENTRUA gara. Hauek, gure ikasleei gainontzeko ziurtagiriak lortzeko bideak irekitzen dizkie, zikloa amaitutakoan
Goian aiputatukoak ezezik: “GOI MAILAKO TEKNIKOA TELEKOMUNIKABIDE ETA INFORMATIKA SISTEMETAN” titulua ere lortzen da.
Eta lan munduan ongi baloratuta dauden CISCO IT ESSENTIALS, CISCO CCNA eta KNX PARTNER ziurtagiriak lortu daitezke zikloa bukatu ondoren.
Puestos de trabajo
- Ayudante de proyectista en instalaciones de telecomunicaciones para viviendas y edificios.
- Supervisora o supervisor del montaje de instalaciones de telecomunicaciones para viviendas y edificios.
- Técnica o técnico en supervisión, instalación, verificación y control de equipos de sistemas de radio y televisión en estudios de producción y sistemas de producción audiovisual, equipos de sistemas de radiodifusión, equipos de sistemas de seguridad electrónica y circuitos cerrados de televisión, redes locales y sistemas telemáticos y sistemas de radioenlaces.
- Especialista en instalación, integración y mantenimiento de equipos y sistemas de telecomunicación.
- Jefa de obra o jefe de obra en instalaciones de telecomunicaciones.
- Especialista en integración, instalación y mantenimiento de equipos y sistemas informáticos.
Ikasgaia | Ikasturtea | Kredituak |
---|---|---|
Telekomunikazio-sistemen azpiegiturak konfiguratzea | Lehenengo ikasturtea | 132 |
Telekomunikazio-sistemen elementuak | Lehenengo ikasturtea | 132 |
Informatika-sistemak eta sare lokalak | Lehenengo ikasturtea | 231 |
Telekomunikazio-azpiegituretako teknikak eta prozesuak | Lehenengo ikasturtea | 198 |
Telekomunikazio-instalazioen proiektuak kudeatzea | Lehenengo ikasturtea | 66 |
Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak | Lehenengo ikasturtea | 132 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | Lehenengo ikasturtea | 99 |
Ikus-entzunezko produkzio-sistemak | Bigarren ikasturtea | 120 |
Sare telematikoak | Bigarren ikasturtea | 140 |
Irrati-komunikazioko sistemak | Bigarren ikasturtea | 120 |
Sistema integratuak eta etxe digitala | Bigarren ikasturtea | 120 |
Telekomunikazio- eta informatikasistemen proiektua | Bigarren ikasturtea | 50 |
Ingeles teknikoa | Bigarren ikasturtea | 40 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | Bigarren ikasturtea | 60 |
Lantokiko prestakuntza | Bigarren ikasturtea | 360 |