Ziklo honen bitartez, gure inguruko enpresa metalurgikako arduradunak eta bitarteko agintariak prestatzen dira. Ikasle hauek, kalitate sistemak nola ezarri eta produkzioa nola antolatu, kontrolatu eta hobetu ikasten dute.

Lortzen den gaitasuna

  • Mekanizazio bidezko produkzioa eta ekipo-ondasunen fabrikazioa planifikatu, programatu eta kontrolatu, prozesuaren dokumentaziotik eta produktuaren espezifikazioetatik abiatuz, produktuaren eta kudeaketaren kalitatea ziurtatuz, lan-arriskuen prebentziorako eta ingurugiroaren babeserako sistemak gainbegiratuz.

Enpresa-mota

  • Metalak eraldatzeko industriak, makineriaren eta ekipo mekanikoen fabrikazioa, material eta ekipo elektriko eta elektronikoko fabrikazioa eta garraiorako materialena.
  • Gure ikasleek bere praktikak, beste batzuren artean, enpresetan egiten dituzte: Pierburg, Tekniker, Engine Power Components, Swisslan o Precitor Precision.

Lanpostuak

  • Metalen prozesurako instalazioen enkargatua.
  • Metalak lantzen dituzten langileen enkargatua.
  • Muntatzailen enkargatua
  • CNC programatzailea.
  • FM sistema automatizatuen programatzailea.
  • Produkzioaren programatzailea.
  • Mekanizatuko prozesuetan teknikaria.
Ikasgaia Ikasturtea Kredituak
Irudikapen grafikoa Lehenengo maila 132
Mekanizazio, konformatu eta muntaketa-prozesuen definizioa Lehenengo maila 231
Fabrikazio prozesuen exekuzioa Lehenengo maila 19
Kalitatearen kudeaketa, lan arriskuen prebentzioa eta ingurugiroaren babesa Lehenengo maila 165
Produktuen berifikazioa Lehenengo maila 165
Lan –prestakuntza eta - orientabidea Lehenengo maila 99
Zenbaki kontroleko mekanizazioa Bigarren maila 240
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) Bigarren maila 40
Produkzioaren programazioa Bigarren maila 120
Produktu mekanikoak fabrikatzaeko proiektua Bigarren maila 50
FM sistema automatikoen programazioa Bigarren maila 100
Enpresa eta ekimen suspertzailea Bigarren maila 60
Ingeles teknikoa Bigarren maila 40
Lantokietako prestakuntza Bigarren maila 360