Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak (IEA), erdi mailako zikloak, elektrizitatearen mundura sartuko zaitu bete-betean. Etxebizitza, taberna, denda, nahiz industrietako instalazio elektrikoak egiten ikasiko duzu, beti ere metodologia oso praktikoa erabiliz.

IEA zikloarekin Instalatzaile Baimenduaren Karneta lortuko duzu automatikoki. Honekin, zure kontura nahiz enpresa bateko instalatzaile bezala lan egin eta ofizialki baimendutako instalazioak sinatzeko aukera izango duzu.

Ikasketen zehar landuko dituzunak hauek dira besteak-beste:

  • Telekomunikazio instalazioak: Antenak, bideo-porteroak, megafonia…
  • Argiteri instalazioak: Etxebizitzetan, erakusleihotan, bulegotan…
  • Energia berriztagarriak: Panel fotovoltaikoen instalazioak…
  • Makinen atal elektrikoen instalazioak: Koadro elektrikoak, automata programagarriak, motor nahiz transformadoreen harilkatuak…
  • Domotika instalazioak: Eraikinak automatizatzea KNX, X-10, mikro-automatak, etab. erabiliz.

Zure nahia Industri arloko instalatzaile bezala sakontzea bada, IEA bukatu ostean posible izango duzu goi mailako Automatizazio eta Robotika Industriala zikloa egitea.

 

Enpresa-mota

  • Enpresa txiki eta ertainak, gehienbat pribatuak, telekomunikabideazpiegituren, tentsio baxuko instalazio elektrikoen, makina elektrikoen, sistema domotikoen eta sistema automatizatuen muntaketan eta mantenimenduan jarduten direnak, bai bere kontura edo besteren kontura.
  • Gure ikasleek praktikak, beste batzuren artean, ondorengo enpresetan egiten dituzte:Goiko luz, Electricidad Cuadra, Electricidad Guria, Teknilan o Automatismos Maser

Lanpostuak

  • Instalatzaile-mantentzaile elektrikaria.
  • Eraikinetako elektrikaria.
  • Industrietarako elektrikaria.
  • Mantenimenduko eleketrikaria.
  • Sistema domotikoen instalatzaile-mantentzailea.
  • Antenen instalatzaile-mantentzailea.
  • Telekomunikabiden instalatzailea etxebizitzetakoeraikinetan.
  • Ekipo eta instalazio telefonikoen instalatzaileamantentzailea.
  • Eguzki-energia fotoboltaikako instalazioenmuntatzailea.
Ikasgaia Ikasturtea Kredituak
Automatismo industrialak Lehenengo maila 264
Elektronika Lehenengo maila 132
Elektroteknika Lehenengo maila 198
Barne instalazio elektrikoak Lehenengo maila 297
Eguzki-instalazio fotoboltaikoak Lehenengo maila 66
Ingeles teknikoa Lehenengo maila 33
Banaketa-instalazioak Bigarren maila 105
Telekomunikabidetako azpiegitura amankomunak etxebizitzetan eta eraikinetan Bigarren maila 105
Instalazio domotikoak Bigarren maila 126
Makina elektrikoak Bigarren maila 66
Lan-prestakuntza eta orientabidea Bigarren maila 105
Enpresa eta ekimen suspertzailea Bigarren maila 63
Lantokietako prestakuntza Bigarren maila 380