Eskolako prestakuntza amaitu berri dute bigarren urteko ikasleek, eta badoaz biharrera. Orain, lantokiko prestakuntza orduak geratzen zaizkie beraien agiri teknikoak lortzeko eta, nork daki, agian lan kontratu bat bereganatuko dute, praktiketako enpresa horretan edo besteren batean.

Ahoberokeria iruditu arren, aipatutakoa ondorioztatzeko argudioak eta datuak hortxe daude. Enpresek langile teknikoak behar dituzte, are gehiago, kasu askotan ezin aurkituta dabiltza. Esaterako, lantokiko prestakuntzarako ikasleak eskatu zituzten 60 enpresa inguru ikaslerik gabe geratu dira. Hori dela eta, gure ikasleek praktikak egitea bermatuta izateaz gain, hainbat kasutan, non egingo dituzten hautatzeko aukera izan dute. Hori bai luxua!
Aipatu behar da ere, iazko ikasturtean Armeria Eskolan ikasketak amaitu zituzten ikasle guztiak lanean daudela edo ikasten jarraitu zutela.

Era berean, Laneratze prozesuan Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartearen babesa eta laguntza ere hor dago. Lan poltsa zerbitzua eskaintzen du eta iaz 250 lan- eskaintza kudeatu zituen.

Zorte on bide berrian ikasle guztioi!