Industry4.0Badakizu zeintzuk diren Eskolan martxan dauden proiektu berriak?
(Ba al dakizu zergatik duten berebiziko garrantzia proiektuak Eskolan?)

Aurtengo proiektu berriak Elektronika-IT arloan koka genitzake. Izan ere hurrengoak dira:

  1. Industria Prozesuetan Hobekuntza Energetikoak. Sentsorizazio eta monitorizazio aplikazioak
  2. Nodo Industria 4.0

Gaur bietako lehenengoari buruz hitz egingo dugu.

Iazko kurtsoan “Industria digitala eta konektatuta” nodoan aritu ondoren, Industria 4.0-aren esparruan, enpresek energia aurrezteko eta prozesuak hobetzeko, gero eta behar handiagoa daukatela ikusi zuten parte hartu zuten ikastetxeetako kideek. Horren ondorioz, ondorengo lan-ildoak identifikatu ziren:

  1. Prozesu energetikoaren egokitzapena (neurketa edo sentsorizazioa eta monitorizazioa, kudeaketa energetikoaren bidez).
  2. Energia erresidualaren berreskuraketa industrian.

Kurtso bukaeran, bi ildo horiek, arestian aipatutako proiektuetan elkartzea erabaki zuten.

Hauek dira, laburrean, proiektuaren helburuak: monitorizazio eta sentsoreen teknologiaz baliatuz, prozesu produktiboen alderdi energetikoak monitorizatu eta kontrolatzea. Halaber, egindakoa didaktifikatzea ere aurreikusita dago. Azkenik, sistema teknologiko desberdinen integrazioa, ere, landuko da.

Proiektu honetan, Armeria Eskolako ordezkaria Oier Dominguez da.

Aurki, Eskolako proiektuen errepaso honekin jarraituko dugu.

Bukatzeko, azpimarratu nahiko genuke, zergatik diren ezinbestekoak proiektuak Eskolarako:

  • Baliabide iturriak direlako.
  • Zehaztuta ditugun helburuak lortzeko bidea baitira.
  • Elkarren artean harremana baitute eta koherenteak dira Ikastetxeak duen izen, izan, kontzeptu, filosofia, posizionamendu eta irudi korporatiboarekin.
  • Eragina dute baita inguruko enpresa eta beste ikastetxeekiko harremanekin, sinergiak sustatuz.

Ez da gutxi, ezta? Proiektu batean aritu ondoren, Eskolako egoerak, hobea izan behar du, horregatik zaindu behar dugu proiektuaren prozesu osoa: zaintza, ideien sorkuntza, proiektuen hautaketa, aurkezpena, garapena, jarraipena eta hedapena.