Gaur egun handia daukagu Eskolan, Izan ere SANANDREUS eguna ospatuko dugu: San Andres eguna eta Euskara ren egunaren arteko fusioa. Irekia izango da, beraz, animatu! Azpian egitaraua eta posterra.

8:00-12:00 Euskararen eguna. (Streaming bidez emitituko dute STIko ikasleek Eskolako Youtubeko Kanalean).

8:00-10:40 Irakurketa kolektiboa: ’emakumea eta lana’ hizpide. Zentroko ikasle, hezitzaile, langile eta herriko hainbat eragilek hartuko dute parte. Eskolako hall-ean.

10:40-11:00 Arantza Lasa historialariarekin solasaldia ‘Mujeres de Eibar’ liburuaren autorea.

11:00-11:45 MUSIKA ZUZENEAN: Aitor Gorosabel (Su Ta Gar) + Zaloa Urain-en (KOKEIN) akustikoa.

12:00etan SAN ANDRES: Kupel irekiera, Txistorra errea, Txalaparta, Trikitixa, Herri kirolak, Jokoak, Karaokea, sari-banaketa eta Sorpresak frontoian.

13.30etan Kalejiran trikitilariekin Untzagara!

13.45tan Argazkia Udaletxe aurrean. 

Ondo pasa baina ez pasa!

GORA SAN ANDRES! GOZATU EUSKARAZ! 🙂

SanAndreus2017-01-01