ELEKTRONIKA ASTEA

Armeria Eskolan elektronika arloko bi ziklo hauek ditugu:

Sistema Informatikoak eta Telekomunikazioak (bideoa ikusi) 

Eta Mantentze-lan Elektronikoa (bideoa ikusi) 

Egun, bizi dugun aro digitalean, puri-purian dauden bi ziklo, etorkizuneko bi apustu. Hori dela eta, ziklo horiek gertutik ezagutzeko asmoarekin elektronika astea antolatu dugu.

Informazioa Elektronbits izeneko blogean jarriko dugu, non egunero izango duzuen sarrera bat.

Era berean, asteazkenean, ikastetxeko ate irekiekin batera, elektronikako laborategiak ikusi ahal izango dituzue.

Izan ere, Elektronikaren merkatua hazten ari da eta ondo prestatutako teknikoak ezinbestekoak dira. Enpresek duten behar horren adibiderik grafikoena ia erabateko laneratzeak adierazten du eta enpresek ditugun ikasleen kopuru bikoitza eskatu dutela DUAL formaturako, hau da, ikasten ari diren bitartean lan egiteko.

Hortaz, aste honetan zehar #ElektronikaAstea traolean egingo dugu topo.

Bidaia ona izan!

el2

 

 

 

S.T.I.-ko erronka batzuk ikusgai:

 

ELEKTRONIKA-ko erronka batzuk ikusgai: