Ondoen zaintzen gaituztenei babesteko, Armeria Eskolak bat egin du Tknikarekin, Euskadi Maker Komunitatearekin eta inguruko beste hainbat ikastetxerekin babes-biserak elkarlanean ekoizteko 3D inprimagailuen bidez.

Tknikak eredua diseinatu ondoren, martxoaren 23an ekoiztu genuen lehen bisera eta bi egun beranduago 54 unitateko lehen lotea prest daukagu Armeria Eskolan, 750 bisera ikastetxe eta Maker guztien artean egindakoak kontatuz. Gainera, ekoizpena handitzeko, sei inprimagailu berri erosi ditugu, eta horiek martxan jarritakoan, egunero ehun bisera berri egitea espero dugu.

Guneko bilgunea ere bagara, eta Maker komunitateko kideek ekoitzitako unitate guztiak biltzen ditugu, ondoren DYAri emateko, beraiek baitira unitate horiek banatzeaz arduratzen direnak.

Badakigu horrelako ekipoak serie handian egiten hastekoak direla, eta egun batzuen ondoren beharra asetuta egongo dela, baina bien bitartean egindako ekarpenak benetan poztu gaitu eta dagoeneko pentsatzen hasiak gara elkarlanean aritzeko beste proiektu posibleetan.

50Lehenak