Enpresaren izaera eta ereduagatik, ekonomia kulturaren zerbitzura jartzeagatik berrinbertitze politika dela medio, euskara eta euskal kultura oinarri bezala hartzen duelako, arlo sozialaren kudeaketa parekidearengatik, azken urtetan lortzen ari den garapen eta helburuengatik…

Ondo Egindako Lana Saria

OEL3

Datorren otsailaren 11n, eguerdiko 12:30tan, Eibarko Armeria Eskolan Ondo Egindako Lana programaren 13. saioan Elkar Fundazioa omendu eta errekonozituko dugu.

ELKAR Fundazioak euskara eta euskal kulturaren garapena kultur industriaren egituratzetik bideratzea izan du helburu, liburu eta musikaren ekoizpena, banaketa eta salmenta biltzen dituen egitura integrala eratuz.

Izaera Sozialeko enpresa taldea da. Egitura osoa Fundazioan bilduta dago eta horrek bide ematen du baliabideak euskal kulturgintzarenak izateaz gain, emaitza berriro ere euskal kulturan berrinbertitzeko.

Elkar Fundazioaren eredu soziala,  helburuak, garapena eta emaitzak ezagutzeko,  eta aldi berean euskara eta euskal kulturaren erronka eta ametsen inguruko gogoeta egiteko aukera bikaina izango dugu datorren astelehenean, Armeria Eskolan.