20170125_094522Armeria Eskola,  Zabalburu eta San Jose-Maristak ikastetxeekin batera,  “Lurreko drone baten diseinu eta fabrikazioa biltegiko automatizazio prozesu eta kontrolerako” ikastetxe proiektua garatzen ari da. Proiektua, automatizazio industrialaren eremuaren barruan, era autonomoan inbentario-kontrola egiteko gai den “lurreko droneko” prototipo baten berezko fabrikazioa, hutsetik abiatuta, egiten datza.

Lantaldea prozesua dokumentatzen eta dronearen diseinu egokia definitzen hasi zen. Gaur egun, egituraren eta gailua osatuko duten osagai elektronikoen diseinu-faseetan gaude guztien. Atal elektronikoan Arduino eta Raspberry plakak erabiltzen ari dira. Bere aldetik, proiektuan parte-hartzen ari diren ikasleek droneko karkasak, gero 3D inprimagailuak erabiliz gauzatu direnak, diseinatu dituzte.

Informazio gehiago