Armeria Eskola eta Enpresaren arteko txandakatze edo Dual formatua garatzeko izen-emate prozesua martxoaren 29ra arte irekita dago. Enpresak formatu honen inguruan informatzeko helburuarekin, Armeria Eskolan, joan den otsailaren 28an, LH DUAL FP jardunaldia egin zen.  Adegi, Bankia Fundazioa, Hezkuntza Saila, Alfa Mim-Tech eta Mecaninoren lankidetzarekin, eskualdeko hogei bat enpresak parte hartu zuten jardunaldian.

duala

Dualaren helburua lan eginez ikastea da, hau da, garrantzitsuena ikastea da. Ikasleak prestatzeko erantzukizuna enpresaren eta Armeria Eskolaren artean partekatzen da.  Mikel Sarriegiegi , Adekiko ordezkariak, Dualaren baliozkotasuna azpimarratu zuen, belaunaldien arteko ordezkapen egokia bermatzeko tresna gisa.

Aipatzekoa da Euskadin 1434 enpresa, 2295 ikasle eta LHko 97 ikastetxek parte hartzen dutela  Dualaren formatuan, azken 3 urteetan enpresa eta ikasle kopurua bikoiztu egin delarik. Armeria Eskolan, gaur egun, bigarren mailako ikasleen % 30-ak, guztira 55 ikaslek, egiten dituzte ikasketak formatu honetan. Igoera hori asebetetze datu bikainekin osatzen da; horrela, bai enpresek zein ikasleek 8tik gorako puntuazioarekin baloratu dute Duala, eta laneratze-tasa, prestakuntza amaitu eta hurrengo egunean,  %96koa da.