IRASUEGUI internazionalizazio proiektua Armeria Eskolan sortu da, bertako partaide diren enpresarien eskakizunei erantzuna emateko asmoz. Hasieratik, Eibarko Udala, SD Eibar Fundazioa eta La Caixa-ren kolaborazioa izan du, enpresei prozesu honetan lagunduko dien tresna izateko.

Beka hauek enpresei zuzenduriko diru laguntzak dira eta hauen helburua titulua lortu berri duen ikaslearen kontratazioa erraztea da. Era berean, atzerriko bizipen honekin, esperientzia profesionala lortzea eta hizkuntzen eta konpetentzien formakuntza osatzea lortu nahi da.

Merkatuan badaude beste beka batzuk baina IRASUEGUI bekak ezberdinak dira.. Armeria Eskolako Elkartetik prozesu osoan zehar proiektuaren jarraipena egingo da, behar den guztian laguntza eta kudeaketa lanak eginez; Diru laguntza kantitatea helmugako herrialdera egokituko da, Europa barruko edo kanpoko herrialdea aukeratu ahal izango delarik; enpresei maila akademiko ezberdina duten profilak eskaintzen zaizkio (erdi maila, goi maila edo unibertsitarioa); ez dago adin mugarik; lan kontratu bati lotuta dago; eta atzerrian lanean dagoen epe hori egokia bada, lanean jarraitzeko konpromisoa egongo da; beka hauen deialdia enpresen beharretara egokituko da eta azkenik, LH-ko profileentzako aukera gehiago eskaintzen ditu.

Proiektu honen helburuak hauek dira: atzerrian egonaldi bat eginez ikasle/langilearen jarrera eta hizkuntza konpetentziak bultzatu; autonomia eta lidergo handiagoaz hornitu; ikaslearen garapen profesionala lerrokatu edota enpresetan bisio internazionala duten lanpostuak betetzen lagundu.

Ekimen honen lehenengo edizioa orain dela urtebete atera zen eta emaitza oso positiboa izan da. Bi enpresekin proba bat egin zen. Hauetako bakoitzak ikasle bat hartu nahi zuten praktiketan ondoren gutxienez 6 hilabetez atzerrira lanera bidaltzeko eta formakuntzarekin jarraitzeko. Oraingo honetan ikasleak EEBBetara joan dira baina bekak munduko edozein lekutara joateko pentsatuta daude.

Bai enpresek eta bai ikasle/langileek esperientzia oso positiboa izan dela jakinarazi dute eta hori dela eta, IRASUEGUI beken 2. edizioa martxan jartzeko lanean gabiltza, proiektuak jarraitzeko bokazioa duelako. Proiektu hau alde batetik, tituludun berri diren ikasleei eta euren formakuntza osatu nahi dutenei zuzendua dago, atzerrian esperientzia internazionala bizitzen duten aldi berean. Eta bestetik, gaitasun hauek dituzten ikasleak lortu nahi dituzten enpresei ere zuzenduta daude, euren erronka globaletan laguntza emango dien talentua lortuz.

Armeria Eskolako Elkartetik, 2019 urterako proiektuak definitzen ari dira enpresekin batera, ondoren ikasleen kaptazioa, enpresa eta ikasleen arteko lotura eta proiektuak dituen lan fase ezberdinen kudeaketan lagunduko da, ikaslea atzerrira irtengo den arte.