Batzar Orokorra 2017

Inflexio-puntu bat bidean

Martxoaren 31an Armeria Eskolako Ikasle Ohien LXVII Batzar Orokorra izan zen, eta bertan Zuzendaritza Batzordea eta Lehendakari berria, Natividad García Rodríguez, aurkeztu zituzten.

Batzarrean, erronka berriak eman ziren ezagutzera; inguruko enpresen baitan  Eskolako posizionamendua indartuko duten aukera berriak identifikatu, landu eta transferitzean oinarrituko direnak.Elkartearen ikuspuntutik, hezkuntza eta formakuntza oinarrizkoak dira gure gizartean, are gehiago, eraldaketa sakon, global eta azkarra bizi dugun une honetan. Industrian, aldaketaren erritmoa oso azkarra da, beraz, dinamikoak izatea dute helburu, egungo enpresen beharrak asetu ahal izateko.

Baina erronka eraldatzaile horri aurre egiteko, enpresen inplikazioa ezinbestekoa da, euren iritzia ezagutu eta lankidetzaren bidez proiektu zein ekintzak definitu eta garatzeko.Horretarako, eurekin elkarlanean aritzeko prest dauden enpresa sare bat ari dira sortzen, eta, egun, 30 dira enpresa elkartuak.

Batzar Orokorrera gerturatzeko aukera izan zutenek, Jose Maria Gasalla-k “Eraldaketa, Parte-hartzea eta Konfidantza”–ri buruzko hitzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Jardunaldia ixteko, ordea, Alex Arriolaren, SPRI-ko Zuzendari Nagusiaren, hitzak izan ziren nagusi.

Urtero lez, eskolaren aurrean egiten duten argazkiaren ostean, jatetxera gerturatu ziren. Bertan, oroigarri bat entregatu zitzaien Zilarrezko ezteiak ospatzen zituzten 1992ko Promozioko kideei eta 50. urtemugako Oroitzapenezko Intsigniak banatu ziren: 1967. urtean Armeria Eskolan ikasketak hasi zituzten ikasle ohiei.

 

* Elkarteak hartuko duen norabide berriaren inguruko informazio gehiago hementxe.

* Hemen bisita dezakue, aldiz, 2017ko Batzar Orokorreko argazki bilduma.