Datorren ikasturtea berritasun eta erronkaz beteta dator, izan ere, aldaketa ugari izan dira estrategiari dagokionez. Aurtengoan 69 hezitzaile izango ditugu geurean, Lanbide Heziketako ziklo eta enplegurako prestakuntzan, %77 iazkoak izanik eta %23 berriak.

Klaustroa zuzendariak dinamizatu du gainerako zuzendaritzakideekin, egongo diren berrikuntza eta erronkak langileei helaraziz. Horretaz gain, Eskolako balioak eta izaera zehaztu da, zerbitzuak aurkeztu eta baita estrategia berriaren ildo nagusiak azaldu ere. Era berean, egutegia, arauak eta egunerokotasuneko kontu praktikoen nondik-norakoak argitu dira. Networking-erako parada ere izan da, kafetxo eta pastez lagundua, irakasle eta langileek  elkar ezagutu eta lankide ohiak agurtzeko.

Ikasleei dagokienez, bihar, hilak 7 izango dute aurkezpena Areto Nagusian: 9:30etan 1.mailako ikasleak eta 11:00etan, aldiz, 2.mailakoak.

Ongi etorri eta hasiera on bat opa dizuegu!

OROKORRA ONA