Urte eta erdi gurekin egon ondoren, martxoan enpresetara joango zaizkigu bigarren mailako  ikasleak Lantokiko Prestakuntza (LP) egitera. Lanbide Heziketarentzat estrategikoa da ikastetxeko ikasketak lantokikoekin uztartzea, eta Armeria Eskolan garrantzi berezia ematen diogu erlazio horri. Ziklo bakoitzak bere LP tutorea dauka eta enpresetako instruktoreekin batera praktikaldia modu egokian burutzen dela bermatzen dute, eskolan ikasitakoa lantokian osatuz.

team workAipagarria deritzogu bai enpresako instruktoreek zein ikasleek oso modu positiboan baloratzen dituztela praktika hauek, iaz adibidez, zortzitik gorako asebetetzea izan zuten bi kolektiboek. Enpresek arlo guztietako ikasleak eskatzen dituzte, gehienbat mekanizazioarekin eta mekatronikarekin lotutakoak badira ere. Horrela, martxoan, 76 ikasle hasiko dira Lantokiko Prestakuntza egiten eta enpresek 215 eskatu dizkigute, hau da, ia hiru eskaera ikasle bakoitzeko.
Bukatzeko ikasleak animatu nahi ditugu, ikasketen azken txanpan sartu zarete, ekin gogor eta zorte on.