Erasmus+, Europar Batasauneko egitasmoak, hezkuntza, formakuntza, gazteria eta kirol arloak babesten ditu. Ikasketen, prestakuntzaren, lan-esperientziaren eta boluntario-lanaren arloetako aukera berriak eskaintzen dizkie 4 milioi pertsonari baino gehiagori, aurrekontua 14 700 milioi eurotakoa izanik.

L.H.-ri dagokionez, mugikortasun programa honek hainbat gauzatan lagun dezake:

  • LH modernizatzen. Lan-munduan eskatzen diren konpetentzia berrietara egokituz.
  • Jakintzen elkartrukea eta praktika onak sustatzen.
  • Lan-merkatuko mugikortasuna hobetzen.
  • Lanbide prestakuntza eta kualifikazioen antzematea hobetzen.

Hala ere, mugikortasun programa honetako protagonistak eta onuradunak ikasleak dira. Erasmus+ programak gauzatan lagun baitezake:

  • Autonomia garatzen atzerriko herrialde eta kultura batean.
  • Lan-taldean lan egiten ikasi bestelako erakunde batzuetan, non beste kultura bat duten, adin desberdinak, erritmo eta dinamika berriak.
  • Konpetentzia linguistikoak hobetzen.
  • Autoestima, autokonfiantza eta norbere segurtasuna hobetu. Konfort gunea handituz, atzerrian bizitzean, hainbat egoera deseroso bizi baitaitezke, ikaslearen barne indarra haziz ezbeharren aurrean. Oso konpetentzia erabilgarria lan-munduan.
  • Aldaketetara egokitzen ikasten, ziurgabetasun egoerak kudeatuz, jarrera irekiago bat landuz, proaktiboagoa, erresilienteagoa. Oso jarrera preziatuak egungo lan-merkatuan.
  • Munduko beste leku eta pertsonak, lagunak, ezagutzen.
  • Networking-a egiten eta etorkizunerako nazioarteko harremanak sustatzen.
  • Esperientziak baloratzen. Familia, lagunak, kultura propioa, lana, denboraren kudeaketa, askatasuna, mugak, aukerak, etorkizuna… Azken finean, etorkizuna baloratzeko erreminta berriak, bizitako esperientzietan oinarritutako ikuspuntu kritikoago batetik.

 

ERASMUS 2018-ko PROTAGONISTAK

IRATI MAIZTEGI |LEGAZPI > MILAN| ELEKTRONIKA

‘Elektronika’ zikloko 2.mailako ikaslea da eta bere helmuga MILAN (Italia) izan da.

Praktikak elektromekanika alorreko enpresa batean ari da egiten. Oso pozik dago Italian eta bere ametsa Florentzia ezagutzea da artea maite baitu.

Esperientzia, lan-dinamika eta kultura berriak ezagutzeko beti prest dagoen pertsona dugu Irati.

ANDONI INTXAUSTI | ELGOIBAR > POLONIA | A.R.I.

‘Automatizazioa eta Robotika Industriala’ zikloko 2.mailako ikaslea da eta bere helmuga POLONIA izan da.

Horrez gain, aldez aurretik, ‘Instalazio elektriko eta automatikoak’ ikasi zuen eta atzerrira dihoan bigarren aldia da, asko gustatzen baitzaio kultura berriak ezagutzea eta beti dago erronka berriei heltzeko prest.

intxausti

DAVID ARANDA|  EIBAR >VIENA| S.T.I.

‘Telekomunikazioa eta Informatika Sistemak’ zikloko 2.mailako ikaslea da eta bere helmuga VIENA (Austria) izan da.

Oso mutil aktiboa da eta alemaniera ere ari da ikasten bertan. Espereientziaz asko ari da gozatzen, lan-praktikak egiteaz gain, noski.

 

JON EGIA | BERRIZ> ESTONIA | P.P.F.M.

‘Fabrikazio mekanikoaren programazioaren produkzioa’ zikloko 2.mailako ikaslea da eta bere helmuga ESTONIA izan da.

Oso pertsona proaktiboa dugu Jon, praktikak egiten dituen enpresan asko ari da ikasten. Ondo pasatzen ari dela ere begibistakoa da.

VICTOR CORDON |  ERMUA> BELFAST| MECATRÓNICA

Egun ‘Mekatronika’ zikloko 2.mailako ikaslea da eta bere helmuga BELFAST izan da. Horrez gain, ‘Automatizazioa eta Robotika Industriala’ ikasi zuen aurretik. Oso pertsona disziplinatua da eta bere pasioa txirrindularitza da. Egun, triatloiak ere egiten ditu. Hortaz, ipar irlandako hiriburuan eguzki izpiak irten bezain pronto, bizikletan paseotxo bat emateko aprobetxatuko du aukera. 

5 ikasle, 5 ziklo, 5 herrialde, 5 enpresa eta 5 esperientzia ahaztezin.

 Aurki izango dugu enbaxadore armaginen berri.

Bien bitartean, ondo izan ekipo!