Aste honetan elektrizitate arloan egiten diren lanak aurkeztuko dizkizuegu.

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak (IEA) zikloa da elektrizitatearekin loturarik hertsiena duena. (Bideoa)

Gure Twitter kontuan izango duzu gure berri eta hauek izango dira jorratuko ditugun gaiak:

  • Egin diren berrikuntzak tailer eta instalazioetan
  • Lan-eskaintzak
  • Ikasten jarraitzeko aukerak
  • Skills eta antzeko lehiaketetan izandako esperientziak
  • Ikasleen iritziak

Egunero sarrera bat argitaratuko dugu eta #AsteElektrikoa traolean ikusiko dugu elkar. Bidaia on!

Ah, ta Instalazioak ikusi nahi badituzu, etor zaitez asteazkenean 17:00etan elektrizitateko ate irekietara. Ez galdu aukera!

 

 

driblebombilla