2017ko azaroan hasi zen ekimen hau, enpresari talde batek eskualdeko eragile ezberdinak deitu zituztenean, Debabarrena eskualdean eta albokoetan nabaritzen zen industria ekonomiaren eboluzio txarraren kezkak jakinarazteko. Eskualdeak datu kezkagarriak aurkezten ditu, enpresa industrialen beherakada, lanpostu industrialen jeitsiera, eta eskualdeko adierazle sozioekonomikoak Gipuzkoako baxuenen artean kokatzen dira.

Enpresariek egoera honi buelta emateko zerbait egin behar dela uste dute, Debabarrena eta inguruko ekonomia industriala hazteko. Euren esanetan: “Orain dugun ekosistema industrial berezi hau balioetsi behar dugu, eta enpresa-ingurune erakargarriagoa sortu, enpresa-proiektu berriak eta proiektu estrategikoak erakarri ahal izateko. Eta era berean, beharrezkoa den talentua erakarri eta atxiki behar dugu, ez bakarrik eskualdeko industria-ekonomiaren iraunkortasuna bermatzeko, baizik eta hazkunde iraunkorra bultzatzeko”.

Hau esanda, enpresariek uste dute eskualdeko birindustrializazio honen alde lan egiteko lan esparru berri bat definitzerakoan, zonaldeko enpresak protagonistak izan behar direla,  bere diseinua lan partekatua eta lankidetzakoa izango delarik, eskualdeko industria ekosistema osatzen duten gainerako eragileekin batera: eragile teknologikoak, hezkuntza eragileak eta gainerako erakunde publikoak, eskualdeko industria-garapenaren alde lan egiten dutenak.

Premisa hauekin eta hainbat bilera egin ondoren, LEHIAGUNE lan-taldea jaiotzen da, 2018ko martxoan, Armeria Eskola Elkartearen (AEE) baitan eta bere ezinbesteko laguntzarekin.

Lehiagune enpresa-foro bezala osatzen da, AEE osatzen duten enpresa eta eragile ezberdinekin, 66 enpresa industrial eta 8 agente kolaboratzailerekin hain zuzen. Guzti hauek zonaldeko ekosistema industrialaren ordezkaritza garrantzitsua dira.

Harrezkero eta orain arte, lankidetza, eskuzabaltasuna eta lurraldearekiko konpromisoa, funtsezko balioak izanda, hainbat enpresariek eta eskualdeko industria-ekosistemako gainerako agente ordezkariek, Lehiagune ekimenaren barnean lan egin dute: helburuaren definizioan, ikuspegia, azken finean, zonaldeko birrindustrializazioa bideratzeko estrategia komun bat bilatu nahi izan dute, eskualdeko industria-ekosistema identifikatuta sentitu dadin. Ikuspegi hori honela laburbildu daiteke: “Soluzio mekatronikoen diseinuan, garapenean eta fabrikazioan nazioarteko erreferente izatea”.

Estrategia hori modu iraunkorrean martxan jarri ahal izateko, Lehiagunek Debegesaren kolaborazioarekin lan egin du; eskualdeko birrindustrializazioari dagokionez erantzukizun handiena duen agentea da azken hau.  “Lan-esparru berria, berritzailea eta iraunkor honen definizioan ihardun dute, eskualdeko industria-ekonomiaren hazkundearen zerbitzura egoteko”.

Lan-esparru berri horren diseinuan, BPTD elkartea sortzen da, enpresa elkarte irekia, bai enpresa industrialei eta lotutako zerbitzuei, eta baita industria-ekosistemako gainerako agenteei ere zabalik dagoena. Bere izena, BPTD Elkartea, Debegesak sortutako “Basque Precision Technology District” markarekin alineatu eta integratzen da. Marka hau eskualdeko eta inguruko birindustrializazio estrategia ikustarazteko sortu zuen Debegesak.

BPTD elkartea denboran zehar tresna berritzaile eta iraunkor bat izateko diseinatu da, enpresarien ikuspegia eta konpromisoa zein den ikustarazi dezan; lurraldearen garapen industrialarekin lerrokatuta joango da eta honako helburu hauek dituzten baliabide eta ekimenekin bat etorriko da:   “Eskualdeko industria-ekonomia indartzea”.

Enpresariek BPTD Elkartean duten zeregina funtsezkoa izango da; eskualdeko ekonomiaren norabidearen zehaztapenean, bilaketa proaktiboan eta doitasun-mekatronikoarekin lerrokatutako enpresa-proiektu berrien kolaborazioan; azken finean eurek azken hilabete hauetan definitu duten ikuspuntua lortzea bermatuko dute.

BPTD Elkartea datorren asteazkenean maiatzaren 8an Eibarko AEEko lokaletan sortuko da. Enpresa sortzaileak bertan bilduko dira: AGME S.A., APEL S.A., CODESYNTAX S.L, DANOBAT GROUP, DEBEGESA S.A., DELTECO S.A., EITEK INFORMATICA, S.L., ENGRANAJES URETA S.A., ETXE-TAR, S.A., ELECTRICIDAD GOROSABEL S.L.U., GRIP ON TOOLS, S.A., GRUPO UNCETA, GURELAN S.A., HRE HIDRAULIC S.L., IBERMATICA INDUSTRIAL S.A., JAZ ZUBIAURRE S.A., TELE APOSTUAK PROMOTORA DE JUEGOS Y APUESTAS, S.A. (KIROLBET), MANUFACTURAS RESORT S.L., MICRODECO S.A., REC ACCESORIOS S.L., SOMABE, S.L.L., TALKA MEDIA, URKOTRONIK S.A., ELECTRICIDAD URKI, S.A., MECANICAS DE PRECISION BIKAIN, S.A., INDUSTRIAS MAIL, S.A., TORNILLERIA ORUESAGASTI, S.A. eta BELTRAN ASCENSORES Y MONTACARGAS, S.L.

Guztira 28 dira.

Guzti hauek beraien konpromisoarekin, BPTD Elkartearen eraketa eta jarduera honi hasiera ematea posible egin dute, eta horrekin batera, etapa berri bat abiaraziko dute, bertan enpresarien ahotsa oso presente egongo da “lan-esparru berri, berritzaile eta iraunkorrean, industria-ekonomiaren hazkundearen zerbitzura”.

Sorrera honen ondoren, BPTD Elkarteak bertan parte hartu nahi duten guztien laguntza jasotzen jarraituko du. Enpresen eta industria ekosistemaren beste bazkide laguntzaile batzuen lankidetza eta konpromisoa bilatuz. Hau da, gaur egun BPTD-n egon ez arren, ekimen honetara gehitu ahal izango dira. Laguntza guztia beharrezkoa da, “Zuen ahotsik, erronkarik, ideiarik eta energiarik gabe, BPTD-k ez bailuke zentzurik izango”.

Informazio gehiago:

Ainara Arrate (adaarrate@armeriaeskola.eus)

943 20 32 44