2018-2019 ikasturte honetan DEBABARRENA INTEGRA-BAT EGINEZ programa antolatu dugu 13.aldiz. Programa soziolaboral bat da eta baztertze egoeran aurkitzen diren pertsonei zuzendua dago.

Programa honek bi fase izango ditu. Bigarren fasea eginaz 1.mailako Profesionaltasun Ziurtagiria lortzen da. FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400ordu + 40 PPNL = 440 ordu).

Programaren bi faseak:

  • 1. FASEA: Gaztelera intentsiboa eta konpetentzia matematikoak (216 ordu) Eibarko CEPAn izango da 2018ko irailaren 24tik 2019ko urtarrilaren 25era. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostegunera (11:00-14:00) eta ostiraletan 12:00-14:00.
  • 2. FASEA: FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400ordu + 40 PPNL = 440 ordu), Armeria Eskolan izango da otsailaren 4tik ekainaren 13ra. Profesionaltasun Ziurtagiria izango da, 1.mailakoa, eta gai diren ikasleek praktika profesionalak ez laboralak egingo dituzte.

Interesa duten pertsonek Lanbide-n eman beharko dute izena lan-eskatzaile gisa. 16 urte izan beharko dituzte eta Debabarrenan bizi.

Sarbide froga irailaren 19an izango da 13:00etan Armeria Eskolan. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Armeria Eskolako webgunean eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa.