Armeria Eskolak Metrologian espezializazioaren bigarren edizioa aurkeztuko du, aurreko ikasturteak izandako arrakasta ikusi ostean. Erakunde armaginak kurtso berria hurrengo erakundeekin aurkeztuko du: Metrologia Sariki eta ACICAE automozio klusterrarek duen AIC academy zentroaren bidez. Espezializazioa DUAL eran burutuko da, sektorea bertatik bertara ezagutuz enpresa batean eta klase teorikoei burutuz Armeria Eskola zein Sarikin.

Espezializazio hau etorkizuneko kontu bat da, izan ere industriak metrologoak behar ditu, eta iazko arrakasta ikusita bigarren edizio bat jarri nahi da martxan.

Hori dela eta, urriaren 19an enpresentzako jardunaldi informatibo bat izango da eguerdiko 12etan, hain zuzen ere. Izena emateko email bat bidaltzea ezinbestekoa da enpresak@armeriaeskola.eus-era edota 943203244 telefono zenbakira deitzea.