Armeria Eskolako hiru irakasle, Manuel Arakistain, Asier Gabilondo eta Garikoitz Garmendia, Alemanian izan dira astebetez. Bertan Festo, Siemens eta BMW enpresak bisitatzeaz gain Munich-eko Berufsschule fur Fertigungstechnik ikastetxeko eta Finlandiako Savo College-eko irakasleekin elkarlanean aritu dira automatizazio eta robotika arloan programa europar bat egiten. Ikastetxe bakoitzak hiru asteko moduluak prestatu ditu bere herrialdeko zein beste bi nazioetako ikasleak elkarrekin ikas dezaten. Programa datorren urteko maiatzean sinatuko den arren, urtarrilean bertan sei ikasle eta irakasle alemaniar bat etorriko dira Eibarrera eskolak prestatu duen moduluetako bat egitera, PLC-tan oinarritutako automatizazioa hain zuzen ere. Ondoren, Armeria Eskolako ikasleak Alemaniara zein Finlandiara joateko aukera izango dute automatizazioa eta robotika eremuko moduluak egitera.

Bestalde, Alemanian izan diren hiru irakasleen ustetan, azpimarragarria da enpresa alemanek duten ardura eta konpromisoa hezkuntzan. Bisitatutako enpresa guztiak dute didaktika arloa eta milaka ikasle hartzen dituzte Dual sisteman. Euren beharretara prestatzen dituzte etorkizuneko langileak eta lan-baldintza ezin hobeak eskaintzen dizkiote hasiera hasieratik.

IMG-20181107-WA0004