Descripción del proyecto:

Datorren ostegunean,  otsailaren 14an, Eibarko Ikasenpresako Azokaren zortzigarren edizioan 360 Ikasenpresa baino gehiagok parte hartuko dute, euren produktuak eta zerbitzuak Untzaga enparantzan eta Txaltxazelai kalean jarriko diren hiru karpetan aurkeztuko dituztelarik.

smacap_Bright

Azoka Ikasenpresa programan parte hartu duten Lanbide Heziketako ikasleen topaketa da. Bertan, ikasenpresa proiektuak erakusteaz gain, landutako produktuak zein zerbitzuak erakutsi eta saltzen dituzte. Ikasenpresa proiektua Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ekintzailetasuna sustatzeko duen programa bat da, eta Eibarko Udalak  azoka antolatzen laguntzen du.

Aurten, Armeria Eskolatik hiru taldek parte hartuko dute, bi Automatizazioa eta Robotika Industriala (ARI) heziketa-ziklokoak eta bestea Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak (IEA) heziketa-ziklokoa. ARIkoak Alm Robotik eta Multimedia Gaiming Center deitzen dira, lehenak biltegiak automatizatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu eta bigarrenak sare sozialak garatzeko  proiektuak bultzatzen ditu. IEAkoa berriz, Imeg  deitzen da eta mantenu- eta instalazio elektrikoei buruzko zerbitzu orokorra  eskaintzen ditu.