Armeria Eskolako ikasleek ere udazken bukaeran burutuko den egitasmoa babestu nahi izan dute.

Zentro armagineko ikasle ugarik eman dute izena azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko den Euskaraldian. Ekimena Eusko Jaurlaritza eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dute eta egun, 400 herri baino gehiagok eman dute izena Euskal Herri osoan zehar.

Hori dela eta, gaur aurkeztu dute Eskolako hamaikakoa. Ikasleen artean ahobizi, belarriprest eta bihotzgoxo rolen artean aukeratu dute. Ahobizi aukeratzen dutenek euskaraz egingo dute, belarriprest direnek euskaraz egiteko eskatuko die ingurukoei eta bihotzgoxoek, euskaraz jakin ez arren, gustura entzungo dute euskara.

Izena emateko egin klik.

 

EUSKARALDIA