Armeria Eskolaren ‘ONDO EGINDAKO LANA‘ ekimenaren baitan lan esparru anitzetako profesionalek: euren ideiak eta gogoetak solasean partekatzen dituzte. Euren lan onaren oinarriak eta gakoak azaltzen eta elkarbanatzen dituzten foroa da, alegia. Bertan, aritu eta adituengandik ikusi eta ikasteko bilgunea. Azken batean, lanaren, ahaleginaren eta dezentziaren balioak gizarteratuz, ‘ondo egindako lana’ geure etorkizunerako oinarrizko estrategia gisa baliatzeko.

abel-barriola_foto610x342

Hori dela eta, datorren irailaren 12an, arratsaldeko 7tan, Eskolan ‘ONDO EGINDAKO LANA’ programaren 9. saioan ABEL BARRIOLA izango dugu.
Izan ere, Abel Barriola, pilotari jator eta eredugarria nahi dugu errekonozitu, goraipatu eta eskertu. Profesionalki erretiratu berri den honetan, bere ibilbide osoan eskaini, erakutsi eta irakatsi dizkigun balioak azpimarratuz. Badakigu ez dela txapel gehien irabazi duena baina, bai, ordea, pilotazaleen artean, bihotz gehien irabazi dituena. Eredugarria da bere ‘Ondo egindako lan’ zintzo eta jatorrean.
Bere lan eta ibilbidearen inguruko gogoeta eta ametsak partekatzeko, berarekin solaskide, bere herrikide eta lagun den, Joseba Urkiola, ETBko kazetaria izango da.
Izen-ematea irekita dago:

Idatzi komunikazioa@armeriaeskola.eus-era edota deitu 943203244 telefono zenbakira.

 

Bertan ikusiko dugu elkar!