Armeria Eskolak prest du aurtengo ikasturterako langile eta langabetuei zuzenduriko prestakuntza katalogo berritua. Bertan aurki ahal izango dituzue, batez ere, langabetuei zuzenduriko lanbide ziurtagiriak, Lanbidek ofizialki aitortuak, eta langileentzako espezializazio ikastaroak. Eskaintza ondorengo lanbide familietan dago zehaztua:

  • Fabrikazio mekanikoa

  • Instalazioa eta mantentzea

  • Elektrizitate eta elektronika

Prestakuntza katalogoa webgune honetako Lanerako prestakuntza atalean ikusi ahalko duzue, edota nahiago izanez gero, zuzenean https://ikastaroak.armeriaeskola.com azpiatalean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Armeria Eskolarekin: ikastaroak@armeriaeskola.com -era idatziz edota 943 20 32 44 telefonora deituz.