Gaur goizean burutu da 17/18 ikasturtearen zikloen aurkezpena  ikasleen aurrean. Ekimenean Zuzendariak, Ikasketa-Buruak eta Idazkariak zera azaldu diete ikasleei: Eskolaren izaera (balioak, erronkak, kultura), ebaluaketen dinamika eta arauak. Lehen mailako ikasleak adi-adi ari ziren Zuzendariaren hitzak entzuten eta begietan antzematen zitzaien lehendabiziko egunaren zirrara. Bigarren mailakoak, aldiz, pozik zeuden, izan ere, otsailean lan-mundua barru-barrutik ezagutuko dute.

Hitzaldiaren ostean, ikasleek egokitu zaien tutorea ezagutu dute eta baita Eskolako azpiegiturak  zein materiala. Era berean, lehendabiziko sentsazioak ikaskide berriekin partekatzeko aukera izan dute.

Ongi etorri ikasleak!

2.maila 1.maila